BIDASOAK INDARRA ERAKUSTEN JARRAITU ZUEN BARTZELONAN
Eskubaloia

BIDASOAK INDARRA ERAKUSTEN JARRAITU ZUEN BARTZELONAN

Bidasoak ezin izan zion Barçari irabazi (31-28), baina joko bikaina erakutsi zuen beraien aurrean 

Larunbat eguerdian Bidasoak aurrez aurre izan zuen Barça, Sacyr Asobaleko liderra, eta nahiz eta ez zuten lortu hau menderatzea, irundarrek joko ona erakutsi zuten kantxan eta oso parekatuak ibili ziren markagailuan neurketa guztian zehar.

Lehenengo zatia hasi bezain pronto, etxeko taldea aurretik jarri zen eta markagailuan nagusi izaten jarraitu zuen jardunaldiko beste 60 minutuetan ere. Hala ere, Bidasoak ez zuen amore eman eta gogor aritu zen Barçaren aurka, 26. minutuan 14ra berdindu arte. Kataluniarrak berriz ere aldea ireki zuten azken minutuetan, baina Iñaki Caveroren penaltiari esker, atsedenaldira soilik bi goleko aldearekin joan ziren bi taldeak (17-15).

Bigarren zatia ere modu beretik joan zen. Barça aurretik kokatua egon zen, baina Bidasoak bi goleko errenta txikia mantentzen jakin zuen, amaieraraino neurketa zabalik utzita. Hala ere, aldea ezin izan zen guztiz murriztu, eta azkenean etxeko taldea izan zen garaile hiru goleko tartearekin, Bidasoa 31-28ko markagailuarekin menderatuz.

Honekin, Bidasoak Palau Blaugranan erakutsi zuen, baldintzatuak egon arren, taldea indartsu mantendu dela eta denek bat egiten dutela garai latzetan. Izan ere, Jon Azkue eta Rodrigo Salinas gabe, eta Julen Aginagalde eta Adrian Fernandezen azken orduko bajekin, Bidasoa harrobiko bost jokalariekin kantxaratu zen, horietako batek gainera Sacyr Asobal Ligan debuta eginez, Asier Iribar zumaiarrak hain zuzen ere. Jokalari gazte hauek taldean beraien lekua egin eta beraien konpromezua eta lana erakutsi zuten. Iribarrek berak “partiduaren aurreko momentuak oso bereziak izan dira. Urduri nengoen, baina gogoz. Fokalizatua nengoen, banekien zer egin momentu oro. Txikitatik horrelako momentu batekin amets egiten nuen eta iritsi da. Orain aurrera eta jolastera”, esan zuen.

Gorka Nietok, beste harrobiko jokalari batek, taldearentzat lortutako emaitza positiboa izan zela onartu zuen baita ere: “Nik uste pozik egon behar garela. Badakigu Palaun oso zaila dela eta ikusita taldea nola dagoen indarrak neurtu behar genituen. Hala ere, taldearen geneak borrokatzera eramaten gaitu eta horrela egin dugu. Azkenean irabazteko aukera izan genezakeela ikusi dugu, baina ezin izan dugu. Hala ere, uste dut emaitza positiboa dela”.

Jacobo Cuetara entrenatzaileak ere jokalarietaz oso harro zegoela esan zuen eta pozik azaldu zen neurketaren amaieran: “Azken momentura arte aukera genuela pentsatu dugu, eta hori taldearen baloreetan sartzen da. Oso ongi jokatu dugu erasoan eta defentsan. Horren adibide da Bartzelonaren 31 golak, ez direla asko beraientzat, eta gure 28 golak, asko direla horrelako aurkari baten aurrean zaudenean. Zailtasunak gainditu ditugu eta oso harro nago eman dugun mailarekin”.

(Argazkia: Paco Largo)

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika