BIDASOAK INDARREZ HASI DU BIGARREN ITZULIA
Eskubaloia

BIDASOAK INDARREZ HASI DU BIGARREN ITZULIA

Irundarrek 33-26 menderatu zuten Benidorm Errege Kopako joaneko neurketan

Bidasoak atzo ekin zion denboraldiko bigarren itzuliari eta arrakastarekin amaitzea lortu zuten gainera. Errege Kopako joaneko neurketarekin eman zioten hasiera urteari eta, nahiz eta zalantzekin kantxaratu, irundarrek bere maila onena erakutsi zuten Artalekun, eta 33-26ko markagailuarekin irabazi zuten Benidormen aurka.

Lehendabiziko zatitik nagusitzen hasi zen Bidasoa eta aurretik jarri zen lehendabiziko minututik. Azken entrenamenduetan defentsa lana indartzen ibili zirela aipatua zuten irundarrek eta hori nabaria izan zen, batez ere Xoan Ledok egin zituen geldiketa ikusgarriekin. Horrek lagundu egin zien etxekoei markagailuan aldea irekitzen eta hortik aurrera, hori mantentzea izan zen beraien lana. Benidormek, partiduak ihesi egiten ziola ikustean, hutsartea eskatu zuen 16. minutuan eta hurrengo bi minutuetan indarrez aritu ziren golak sartzen eta Bidasoari baloiak lapurtzen. Kanpokoek aldea zertxobait murriztu bazuten ere (10-8), ez zen nahiko izan markagailua iraultzeko eta atsedenerako Cuetararen mutilek bost goleko aldea lortu zuten berriz ere (16-11).

Bigarren zatian Bidasoak bere indarrari eutsi zion eta, 46. minuturako, bederatzi goleko errenta eskuratua zuen (27-18, 15. minutuan, eta 28-19, 16. minutuan) . Benidormek, honen aurrean erantzun beharren zegoela ikusita, erasora jo zuen eta markagailuan hurbiltzea lortu zuen, aldea sei goletara murrizteraino. Gainera, azken minutuetan, bi taldeen arteko tartea bostera jeisteko aukera izan bazuten ere, Iker Serranok ez zuen asmatu baloia sarera sartzerakoan, eta Bidasoak azken aukera baliatu zuen. Izan ere, azken segunduan, Thomas Tesorierek gola sartu zuen eta errenta zazpi puntura eraman zuen, itzuliko neurketarako alde garrantzitsua lortuz (33-26).

Partiduaren ondoren, Jacobo Cuetara entrenatzailea pozik azaldu zen taldeak egindako lanarekin, baina oraindik hurrengo faserako txartela ez dutela guztiz lortu ere azpimarratu zuen: “Pausu garrantzitsua da. Bidasoaren bertsiorik onena erakutsi dute gaur jokalari guztiek, eta denboraldiko bigarren zatia hasteko modu ona da. Hala ere, itzulerako partiduan edozein gauza gerta liteke, eta neurketa zaila izango dela pentsatu behar dugu. Gure helburua gaur bezalako joko sendoa izatea da eta beraiek irabaz dezaketala ez sinestaraztea”.

Mikel Zabala jokalariak ere argitu zuen harro zegoela taldeak erakutsitako sendotasunarekin eta, nahiz eta zalantzekin hasi neurketa, hurrengo jardunaldiei aurre egiteko indarra lortu zutela esan zuen: “Egia esan taldea urtarrilean ondo aritu da, baina zalantzak bagenituen, Sinfinen aurkako lagunartekoa ez baitzen ondo atera. Hala ere, gaur taldeak oso serio jokatu du, hasieratik gainera. Oso garrantzitsua da kanporaketa hauetan aldea ateratzea eta hori lortu dugu. Gainera, garrantzitsua zen gaur irabaztea taldearen animoarentzat eta otsaileko partiduei aurre egiteko”.

Jacobo Cuetarak 200 partidu

Bidasoak ez zuen soilik garaipen bat lortu, izan ere, Jacobo Cuetarak atzo 200 partidu bete zituen taldeko entrenatzaile moduan. Berak aipatu zuen moduan, “garaipenarekin hau ospatzea oso garrantzitsua da. Hala ere, itzulerakoa partidua irabazi arte ezingo dugu guztiz ospatu, baina oso pozik nago taldeak gaur erakutsitako mailarekin”. 


(Argazkia: Arrate Morales)

CIUDAD REAL IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO FINAL LAURDENETAN
Eskubaloia

CIUDAD REAL IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO FINAL LAURDENETAN

Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan

Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNEK EUROPAKO IBILBIDEARI BERREKINEN DIO HELDU DEN DENBORALDIAN

Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen

Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA
Eskubaloia

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA

Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak

C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU
Eskubaloia

BIDASOAK EZIN IZAN ZUEN BADA HUESCA GARAITU

Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen

Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORTZEA LORTZEKO AUKERA DUGU ETA APROBETXATU BEHAR DUGU”

Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko

Bidasoa Irunek Huesca...

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA
Eskubaloia

BIDASOAK BOST PUNTURA IREKI DU HIRUGARREN SAILKATUAREKIKO TARTEA

34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun

Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika