Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
09 Abe, 2022
Jacobo Cuetararen mutilek Puente Genil taldea bisitatuko due bihar, arratsaldeko 17:30ean
Bidasoak Plenitude ASOBAL Ligako lehen itzuliko azken neurketa jokatuko du bihar, abenduaren 10ean. Hain zuzen ere, Puente Genil bisitatu beharko du oraingoan talde irundarrak eta kantxa zail batean urteari bukaera borobila eman nahiko diote jardunaldi honetan.
Jacobo Cuetarak aipatu duen moduan, Alcalde Miguel Salas “ASOBAL Ligako kantxarik zailenetako bat da”. Nahiz eta Bidasoak emaitza onak lortu dituen bertan, historikoa ez dela erabakigarria ere adierazi du entrenatzaileak, garrantzitsuena bihar partiduan gertatzen dena izanen baita. “Kantxa oso txikia da, jendea gainean duzu eta berezia da. Gainera, Puente Genil oso lehiakorra da etxean eta aurkari guztiei kostatzen zaie puntuak irabaztea bertan”, gaineratu du Cuetarak.
Puente Genil taldeari buruz, “Europako talde bat da eta kanpotik jaurtiketa asko egiten dituzte”, erran du prestatzaileak. Jokalariek “indibidualki kalitate” handia dutela ere goraipatu du eta defentsan “sendoak” direla. Ateari dagokionez ere, “aurreko urteetan baino sasoi hobean” dagoela aipatu du.
Hau guztia kontuan hartuta, Bidasoak “partidu on” bat egin beharko duela iritzi dio Cuetarak. “Liga honetan puntuak ateratzea zaila da, baina ilusioz gaude neurketa on bat egiteko lehen itzuliko azken jardunaldi honetan eta sailkapeneko goiko postuetan bukatzeko”, gaineratu du. Azken bi partiduetan lortutako garaipenak ere lagunduko duela onartu du: “Azken bi garaipenak garrantzitsuak izan daitezke, batez ere, animoentzat. Hazten joan gara bi jardunaldietan eta orain gauza bera erakutsi beharko dugu etxetik kanpo”.
Indaberrituta eta, Rodrigo Salinas kenduta, bertze jokalari guztiekin ekingo diote biharko neurketari, euren onena emateko asmoarekin. Partidua bihar jokatuko da, abenduaren 10ean, Alcalde Miguel Salas kantxan, arratsaldeko 17:30ean.
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...