BIDASOAK MAILA ONA ERAKUTSI ZUEN LIGAKO LIDERRAREN KONTRA
Eskubaloia

BIDASOAK MAILA ONA ERAKUTSI ZUEN LIGAKO LIDERRAREN KONTRA

Talde irundarrak 26-32ko markagailuarekin galdu zuen Barçaren kontra, Artaleku bete batean

Bidasoak ezin izan zuen Plenitude ASOBAL Ligako liderra garaitu. 26-32ko markagailuarekin porrota jaso zuen Jacobo Cuetararen taldeak, baina maila ona erakutsi zuen eta bigarren zatiko partziala bereganatzea ere lortu zuen (16-14). Neurketa zail hau gaindituta, atsedenaldi txiki bat edukiko du orain talde irundarrak, EHFko Last 16 faseari eta Ligako azken herenari aurre egin baino lehen.

Partiduaren lehen bost minutuak golik gabekoak izan ziren bi taldeentzat. Bosna geldiketa egin zituzten Jakub Skrzyniarz eta Gonzalo Perez de Vargasek, eta hutsean eduki zuten markagailua seigarren minutura arte. Hurrengo minutuetan berriz, Barçak lehen gola sartu eta, hortik aitzinera, bere nagusitasuna erakutsi zuen, argi eta garbi. Hamargarren minutua baino lehen, 1-5eko markagailuarekin, hutsartea eskatu zuen Jacobo Cuetarak bere taldeari indarra emateko. Hala ere, kataluniarrek euren jokoa inposatu zuten eta Bidasoak ere jaurtiketa aunitzetan huts egin ondotik, 10-18ko emaitzarekin iritsi zen neurketa atsedenaldira.

Bigarren zatian berriz, etxekoek gehiago asmatu zuten atean eta, hain zuzen ere, azken 30 minutuetako partzialean garaile izan ziren, 16-14koa eskuratuz. Artaleku bete baten bultzadarekin eta euren indarrean sinetsiz, Jacobo Cuetararen mutilek errenta gutxitzen joan ziren eta azkenik, 26-32ko markagailuarekin bukatu zuten jardunaldia. Sei goleko errenta soilik atera zion Barçak Bidasoari eta etxeko taldea ere pozik gelditu zen lortutakoarekin.

Nazioarteko hitzorduek baldintzatuta, denboraldiko bigarren atsedenaldia izanen du Bidasoak orain. Martxoaren 21ean izanen dira bueltan, etxean berriz ere, EHFko Last 16 fasearekin. Orduan, 20:45ean, Sporting Clubde Portugal jasoko dute bidasotarrek . Asteburu horretan berriz, martxoaren 25ean, Guadalajarara bidaiatu beharko du taldeak, bertako taldearen kontra Plenitude ASOBAL Ligako neurketa jokatzeko.

(Argazkia: Arrate Morales)

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

BIDASOAK ATE IREKIKO SAIOA ANTOLATU DU EMAKUME INFANTILENTZAT
Eskubaloia

BIDASOAK ATE IREKIKO SAIOA ANTOLATU DU EMAKUME INFANTILENTZAT

Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun

CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA BEREZIA IZANEN DA, BAINA TXAPELDUNORDETZA LORTU BEHAR DUGU DENAREN GAINETIK”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA BEREZIA IZANEN DA, BAINA TXAPELDUNORDETZA LORTU BEHAR DUGU DENAREN GAINETIK”

Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika