BIDASOAK MENDEAN HARTU ZUEN TATRAN PRESOV ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK MENDEAN HARTU ZUEN TATRAN PRESOV ARTALEKUN

Bidasoak 33-24ko markagailuarekin irabazi zuen atzo Tatran Presov taldearen aurrean, EHF Ligako sailkapenean sei puntu batuz

Bidasoa Irunek atzo EHF Ligako zazpigarren jardunaldia jokatu zuen Artalekun Tatran Presov talde eslobakiarraren aurka, eta 33-24ko markagailua eskuratu zuen. Honekin, garaipen garrantzitsua erdiesteaz gain, sailkapenean sei puntu batzea eta A multzoko laugarren postua sendotzea ere lortu zuten irundarrek.

Neurketa hasi eta lehendabiziko zatian oso parekatuak ibili ziren bi taldeak. Bidasoak ez zuen lortu errenta erabakigarri bat 20. eta 25. minutuen artean 5-1eko partziala eskuratu arte. Atsedenaldira iristeko bost minutu falta zirenean, 13-9ko markagailua zuten irundarrek beraien alde. Hurrengo minutuetan gainera, 5-1eko beste partzial bat egin zuten etxekoek eta horrekin 16-11koarekin amaitu zuten lehen zatia. Hau, taldeak eta Sierra atezainak egindako defentsa lanari esker izan zen, baita Presov-ek bere atea zaindu ez zuelako ere. Eslobakiarrak atea hutsean utzi zuten eta Bidasoak atezaina kantxan ez zegoela aprobetxatuta, hiru gol sartu zituen jarraian (bi Dariel Garciak eta bat Adrian Fernandezek).

Bigarren zatia oraindik indartsuago hasi zuten Cuetararen mutilek. Segidan, golak sartzen eta bi taldeen arteko aldea zabaltzen hasi zen Bidasoa, 40. minuturako hamar goleko errenta eskuratuz (23-13). Hamahiru goleko aldea ere lortu zuten etxekoek momentu batzuetan (45. minutuan, 27-14), baina Presov-ek hutsartea eskatu eta gogor erasotzen hasi zen, bere akatsak zuzentzeko asmoarekin. Errenta txikitzea ere lortu zuten eslobakiarrek, bederatzira murriztuz, eta nahiz eta Bidasoak berriz ere aldea handitu zuen azken bost minutuetan, bederatziko errenta hori berreskuratu zuten kanpokoek neurketaren amaierarako (33-24).

Talde guztiak oso lan ona egin zuen atzoko jardunaldian, eta azpimarratzekoa izan zen harrobiko lau jokalariek erakutsi zuten indarra. Julen Urruzolak Europako Txapelketan debuta egiteaz gain, Julen Mujikak sartu zituen bost golak aipagarriak izan ziren. Gainera, Jose Manuel Sierra atezainak ere denboraldiko bere lehen gola sartu zuen. Lehenengo aldiak garrantzitsuak izan ziren jardunaldi honetan, Sierrak berak esan zuen moduan, “taldea ziurtasunarekin atera da eta 5-1eko partziala gakoa izan da guretzat. Baloi asko lapurtu ditugu, gol errazak sartzea ere lortu dugu eta errenta zabal horrekin errazagoa izan da dena”.

Jacobo Cuetara ere oso pozik azaldu zen taldeak lortutakoarekin: “Oso kontent nago, sailkatzeko garaipen garrantzitsua eskuratu dugu. Nik ere uste dut 5-1eko partziala erabakigarria izan dela eta honek lasaitasunarekin erasotzea baimendu digula. Horrek eta zaleen aurrean jokatzeak eta beraiek azkenean eman diguten bultzadak”.

Kauldi Odriozolak ere partidaren ondoren gogora ekarri zituen Jon Azkue eta Rodrigo Salinas jokalariak, lesioengatik ezin baitira oraindik kantxaratu: “Bi baja garrantzitsu ditugu eta aurreko egunean Cangasen aurka zalantzekin joan ginen. Nik uste denak gogoz ginela Artalekun partidu on bat egiteko, jendea gustora lagatzeko eta gu ere gustora gelditzeko, eta horrela izan da. Partidu oso konpletua izan da, errenta oso handia hartu dugu eta azken minutuetan nik uste lasaiago jokatu ahal izan dugula eta garaipen oso garrantzitsu bat lortu dugula”.

(Argazkia: Eduardo Agreda) 

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika