BIDASOAK PELISTER IZANEN DU BERRIZ ERE AURREZ AURRE
Eskubaloia

BIDASOAK PELISTER IZANEN DU BERRIZ ERE AURREZ AURRE

EHF-ko Multzo Faseko seigarren jardunaldia jokatuko dute bidasotarrek Ipar-Mazedoniako taldearen kontra

Bidasoak Ipar-Mazedonian emanen dio bukaera urteari. Izan ere, 2022ko azken partidua bertan jokatuko du HC Eurofarm Pelister taldearen kontra. EHF-ko aurreko jardunaldian parez pare egon ziren bi talde hauek eta orduan Bidasoak hamabi golengatik irabazi zuen. Hala ere, emaitza bera errepikatzea zaila izanen dela diote eta partidu gogorra izanen dela.

Puente Geniletik zuzenean bidaiatu dute Bidasoako jokalariek Ipar-Mazedoniara. Bihar, abenduaren 13an, jokatuko dute bertako Pelister taldearen kontra, gaueko 20:45ean. Jacobo Cuetararen hitzetan, “partidu hau ez da aurreko astekoaren berdina izanen, eta ustezko horretan kokatu behar gara”. Entrenatzaileak aurreratu duenez, “sarrera guztiak agortu dituzte eta neurketa oso garrantzitsu bat izanen denaren irudia zabaldu dute”. Horregatik beragatik, “norgehiagoka Artalekun jokatu aitzinetik prestatu genuen moduan landu dugu”, jakinarazi du Cuetarak.

Biharko partidua “erabakigarria” izanen dela ere argitu du, izan ere, hurrengo faserako sailkatzea egonen da jokoan” eta “hirugarren postua lortzeko lehian jarraitzea”. Hau dela eta, Bidasoa “ilusioz” dagoela adierazi du prestatzaileak eta neurketari “lasaitasunean” eginen diotela aurre, irabazteko gai direla sinetsita.

Garaipena eskuratzeko gakoa zein izanen den ere azaldu du Cuetarak: “Aurreko asteko neurketaren alde positibo eta negatiboak kontuan hartu behar ditugu. Hala ere, ezin dugu partidu hau erreferentziatzat hartu, ez baitugu gauza bera aurkituko”.

Urteko azken jardunaldiari aurre egiteko prest dago talde irundarra, 2022 urteari dagokion denboraldi zatia modu positiboan borobiltzeko alegia. Zaila izanen dela kontuan hartuta, Bidasoako jokalariek beraien mailarik onena emanen dute Pelister taldearen kantxan, bihar gaueko 20:45ean. 

(Argazkia: Estefania Hernandez)

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika