BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN FÜCHSE BERLINEN AURKA
Eskubaloia

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN FÜCHSE BERLINEN AURKA

Nahiz eta 35-23ko markagailuarekin galdu, Bidasoak EHF Ligako final zortzirenak jokatzeko txartela lortu zuen atzo

Bidasoak atzo jokatu zuen EHF European Leagueko zortzigarren jardunaldia Füchse Berlin taldearen aurka, Berlinen bertan. Aurreikusi zuten moduan, etxeko taldea oso indartsu atera zen kantxara eta gogor erasotu zituen irundarrak, 35-23ko markagailuarekin hauek menderatuz.

Lehenengo zatia hasi eta Iñaki Caverok estreinatu zuen markagailua lehen gola sartuz. Honekin, Bidasoa nagusi izan zen lehendabiziko lau minutuetan, baina Berlingo taldeak indarra hartu eta berdinketa eskuratu zuen orduan. Gol horri beste bostek eman zioten jarraipena eta hamaikagarren minutuan Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu zuen, markagailua 6-2an zegoenean. Alemaniarrak oraindik sendoago itzuli ziren kantxara honen ondoren, eta bi taldeen arteko aldea zabaldu zuten bost goleraino. Bidasotarrek, besoak jeitsi gabe, golak sartzen hasi ziren eta errenta hori bira murriztu zuten, 9-7koa ezarriz. Hala ere, atsedenaldiaren aurretik, etxekoek berriz ere eraso egin eta 16-10koa eskuratu zuten.

Bigarren zatian, Cuetararen mutilak gogor atera ziren kantxara eta berriz ere aldea txikitzea lortu zuten, lau golera murriztuz. Hala ere, Füchse Berlinek, bereizi egiten dion azkartasun eta kemenarekin, Bidasoak egindako erasoari erantzun eta, 30 minutu gelditzen zirenean, bederatzi golera eraman zuten beraien abantaila. Hortik aurrera, nahiz eta Bidasoak ez zuen amore eman, etxeko taldeak errenta horri eustea lortu zuen, eta azkenik 35-23ko markagailuarekin irabazi zuten.

Bidasoak atzo arratsaldean porrota jaso bazuen ere, Tatran Prešov eta Pfadi Winterhur taldeek lortutako emaitza kaskarrek irundarrei EHF European Leagueko final zortzirenak jokatzeko txartela eman die. Honekin, bostgarren aldia izango da Bidasoak pase hau lortzen duena eta final zortzirenetan lehiatzeko aukera izango duela.

Gorka Nietok partidua ez zela bat ere erraza izan aipatu zuen neurketaren ondoren: “Ez da izan gure partidua. Hasiera batean beraiek gu baino hobeak izan dira, bai defentsan eta baita erasoan ere. Oso zaila izan da beraien erritmoa jarraitzea. Gainera, bigarren zatian galdu egin ditugun baloiekin, korri egiteko aukera eman diegu eta horregatik markagailuan alde handia egon da”. Hala ere, neurketan aipagarria izan zen berriz ere harrobiko jokalarien lana. Nietorekin batera, Eneko Furundarenak eta Julen Mujikak eraman zuten hasierako erasoaren gidaritza. Gainera, azken honek Bidasoak Europako Txapelketan sartzen zuen 3.000. gola eskuratu zuen. Asier Iribar zumaiarrak ere debuta egin zuen atzo EHF Ligan.

(Argazkia: Laechler)

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”

Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko

Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN
Eskubaloia

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN

Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean

Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean...

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN
Eskubaloia

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN

Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak

Bidasoak ezin izan...

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU
Eskubaloia

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU

Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak...

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”

Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu...

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE

Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek

Euskadiko Jubenil...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika