Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
09 Urr, 2023
Talde irundarrak hemezortzi goleko aldearekin garaitu zuen Artalekun Puente Genil (37-19)
Bidasoak bere nagusitasuna erakutsi zuen etxean, hemezortzi goleko aldearekin Puente Genil garaituta. Hiru puntu gehiago batuta, partidurik galdu gabe segitzen du talde irundarrak, Barçaren kontrako berdinketaren ondotik, orain arte jokatutako neurketa guztiak irabazi baititu.
Lehen minututik bereganatu zuen markagailua Bidasoak. 4-0eko partziala egin ondotik, erasoan eta defentsan fin ibili ziren etxekoak eta Puente Genilek ezin izan zuen deus ere egin hauen indarra lausotzeko. Atsedenaldira 19-9ko emaitzarekin ailegatu ziren, partidua erabakitza utzita. Bigarren zatian, alde hori gehiago ireki zuten oraindik Jacobo Cuetararen mutilek, 37-19ko markagailua eskuratu arte behin-betiko.
Jokalari guztiek minutuak izan zituzten larunbateko jardunaldian, eta bi atezainak ere nabarmentzeko lana egin zuten. Bien artean 22 geldiketa egin zituzten guztira, eta aurkarien erasoa ongi gelditzen jakin zuten. Asteburu honetan berriz, urriaren 15ean zehazki, Benidorm bisitatu beharko dute horiek, 16:45ean.
(Argazkia: Arrate Morales)
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...