Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
15 Mai, 2023
Jacobo Cuetararen taldeak 35-35ko emaitza erdietsi zuen Granollers-en kontrako neurketan
Bidasoak berdinketa erdietsi zuen atzo arratsaldean Granollers taldearen kontra. 35era berdinduta bukatu zuten jardunaldia bi taldeek eta puntu bat batu zuten irundarrek sailkapenera. Orain arte kanpoan jokatutako partidurik onena jokatu zuten Jacobo Cuetararen mutilek, baina Europako helburuengatik oraindik ere borrokatzen segitu beharko dute.
Denboraldiko 27. jardunaldia jokatu zuen atzo arratsaldean Bidasoak Granollers-en kontra. Etxeko taldea agintzen hasi bazen ere, Bidasoak bere alde jarri zuen markagailua lehen ordu laurdenean (9-10). Hala ere, Granollers-ek ez zituen besoak jaso eta emaitza berdintzea lortu zuen minutu batzuk beranduago, 14nakoa ezarriz. Horrek Jacobo Cuetarari lehen hutsartea eskatzera behartu zion eta horrek eragina izan zuen bere taldean, atsedenaldira 17-19koarekin iritsi baitziren.
Bigarren zatian, garaipena posible zela sinetsita atera ziren berriz ere kantxara Bidasoak jokalariak. Joko ona izan zuen talde bisitariak azken ordu erdian eta aitzinetik egon zen denbora aunitzez. Hala ere lehia estua izan zen Granollers-en kantxan eta berdinketa ugari ere egon ziren markagailuan. Bidasoak bere alde zuen emaitza partidua bukatzeko minutu eskas batzuk gelditzen zirenean. Orduan, jokalari bat gutxiagorekin gelditu zen taldea eta horrez gain, baloi bat ere galdu zuen airean uzteagatik. Horrela, etxekoek berdintzea lortu zuten (35-35) eta beraz, puntuak banatu zituzten azkenean.
Bidasoak borrokan segitu beharko du oraindik azken jardunaldietan eta horretarako hurrengo erronka, Cuencaren kontra Artalekun jokatu beharreko partidua izanen da. Heldu den larunbatean (maiatzaren 20an), bien arteko lehia estua bizituko dute zaleek Irunen, 18:30etik aitzinera.
(Argazkia: Xavier Solanas)
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...