Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
09 Mar, 2022
Irundarrek 26ra berdindu zuten atzo Fenix Toulouse HB taldearen aurka jokatutako neurketan
Bidasoak atzo jokatu zuen Fenix Toulouse HB taldearen aurka EHF European Leagueko Multzoen Faseko azken jardunaldia, eta 26ra berdindu zuten bi taldeek. Nahiz eta irundarrek hurrengo faserako sailkatuak egon, bereizten dituen izaera erakutsi zuten kantxan eta izugarrizko neurketa osatu zuten, harrobiko jokalari gazteen protagonismoarekin.
Partiduaren hasieratik, irundarrak gogor atera ziren kantxara. Azkue, Salinas, Odriozola, Cavero eta Aginagalderen bajak harrobiko gazteek ordezkatu zituzten eta, hauen gidaritzapean, markagailuan abantaila hartzen hasi zen Bidasoa. 25. minuturako aldiz, Toulousek erantzun zuen eta aurretik jartzen hasi zen, 11-9koarekin. Lehen zatiko azken momentuetan, hiru goleko errenta ere eskuratu zuten etxekoek (13-10), baina Julen Mujika eta Tao Gey-Emparanen golei esker, irundarrak atsedenaldirako gol bakar batera murriztu zuten alde hori (13-12).
Bigarren zatia hasi bezala, Sierraren geldiketa baten ondoren eta Gorka Nietoren gol bati esker, Bidasoak 13ra berdindu zuen neurketa. Hala ere, Toulousek markagailua bere alde jarri nahi izan zuen berriz eta lortu ere, 3-0ko partzial bat eginez. Irundarrek orduan, indarrak batu eta errenta txikitzen hasi ziren Dariel Garciak eta Eneko Furundarenak sartutako golekin, 45. minutuan 17-18koa jarriz. Talde gipuzkoarrak partidan sartuta jarraitu zuen eta aurretik jartzea ere lortu zuen amaierako minutuetan. Toulousek, ordea, ez zuen neurketak ihes egitea utzi nahi eta azken segundura arte borrokatzen jarraitu zuen berdinketa lortu arte.
Irundarrek ezin zioten garaipenari eutsi, baina hala ere pozik azaldu ziren egindako lanarekin. Jacobo Cuetara entrenatzaileak aipatu zuenez, “oso pozik gaude berdinketarekin. Bi taldeak sailkatuak ginen jada, eta hau gure 13. neurketa zen azken 35 egunotan. 18 urteko sei jokalariekin aritu gara arerio handi baten aurka eta kantxa zail batean. Pena bat da azken momentuan akats hori eduki izana eta ez irabaztea, baina orokorrean oso pozik nago”.
Taldeko gazteenen lana goraipatzekoa izan zen beste behin eta Gorka Nietok onartu zuen moduan, “gazteek ahal duguna egiten dugu. Bajak daudenean, beharbada, minutu gehiago izaten ditugu. Gainera, bigarren taldearekin jolasten dugu aldi berean eta nabaritzen da bi taldeen arteko lotura. Plazer bat da beste gazteekin aritzea”. Nietok ere norgehiagokaren balorazio ona egin zuen: “Partida ederra izan da. Afizio honen aurrean jokatzea oso polita da. Beraiek denarekin jokatu dute eta guk bagenekien ez ginela gure momentu onenean, baina lortu dugu oso zaila zen puntu bat ateratzea eta oso pozik gaude”.
(Argazkia: Frédéric Spéziale)
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....