Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
28 Mai, 2023
Bada Huescari zortzi golengatik irabazi ondotik, bidasotarrek bertze bi puntu garrantzitsu batu dituzte sailkapenera
Bidasoak azken bi denboralditan zaildua zitzaion eskenatokian irabaztea lortu zuen atzo arratsaldean. Bada Huesca bisitatu zuen talde irundarrak eta 31-39ko markagailuarekin garaipena eskuratuta, bueltatu zen etxera. Bi puntu gehiagorekin, Jacobo Cuetararen mutilek sailkapeneko laugarren postua ziurtatu dute, nahiz eta oraindik denboraldiko azken partidua jokatzeke eduki.
Agintzen hasi zen Bidasoa norgehiagokaren hasieratik. Hala ere, berdinketa izan zen nagusi lehen zati guztian zehar. Abantaila txikiak lortu zituen Bada Huescak lehen ordu laurdenean, eta talde bisitaria estutzeko gai izan zen horrekin. Hala ere, 1-4ko partziala egin zuten Jacobo Cuetararen mutilek eta honekin 12-12ko berdinketa eskuratu zuten. Nahiz eta azken minutuetan nagusi izan, ezin izan zuten berdinketa hautsi eta atsedenaldira, 15-15koarekin ailegatu ziren bi taldeak.
Aldageletatik bueltan, indarrez kantxaratu ziren bidasotarrak. Lehen abantailak etxekoenak izanik ere, 0-3ko partzial batekin bi goleko errenta hartu zuten irundarrek. Iñaki Caveroren eta jardunaldiko golegile nagusia izan zen Asier Nietoren golei esker, abantaila hori handitzen joan ziren zortzi goleko aldera iritsi arte. Horrela bukatu zen beraz, neurketa. 31-39ko markagailua erdietsi zuten bidasotarrek behin-betiko. Bi puntu garrantzitsu lortzeaz gain, azken bi urtetako bolada txarrari bukaera eman zioten eta Huescan irabazi zuten.
Honen ondotik, jardunaldi bakarra gelditzen zaie Bidasoako jokalariei denboraldia bukatzeko. Artalekun emanen diote amaiera 2022/23 urteari, Angel Ximenez Puente Genil taldearen kontra jokatuko duten neurketarekin. Larunbatean, ekainaren 3an, izanen da partidua, arratsaldeko 18:30ean. Zaleekin batera, denboraldia ez ezik, Julen Aginagalde, Jon Azkue, Ander Ugarte, Victor Rodriguez eta Mihajlo Mitic jokalariak agurtuko dituzte bertan.
(Argazkia: Andrey Sapizhak)
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...