Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
28 Aza, 2022
EHF-ko Multzo Faseko laugarren jardunaldia jokatuko du talde irundarrak Danimarkan
Bidasoak hitzorduz beteta du urte bukaera eta, ia atsedenik gabe, bihar Europako Txapelketako neurketa jokatuko du Danimarkan. Hain zuzen ere, EHF-ko Multzo Faseko laugarren jardunaldiko partidua ospatuko du bihar, 18:45ean, Skanderborg-Aarhus talde daniarraren kontra.
Talde irundarra gaur goizeko ordu txikitan abiatu da Danimarkara. Ia Irundik pasatu gabe, Europako Txapelketako hurrengo erronkari aurre egiteko prest daude Jacobo Cuetararen mutilak. Entrenatzaileak berak aipatu duenez, “motibatuta” badaude ere, “zaila izanen da aurkaria zaila delako”. Aarhusek “azken bost neurketak” irabazi dituela jakinarazi du Cuetarak, tartean “Danimarkako Ligako liderretako bati irabazi dio bere kantxan eta zazpi golengatik”, Aalborg taldeari hain zuzen ere.
Zozketa egin zenean, talde daniarra “faboritoetako bat izanen zela” aipatu zuten prestatzaileek eta horrela izan da, “dinamika onean” dagoela erakusten ari baita. Bidasoarentzat “aurkari gogorra” izanen dela adierazi du Cuetarak, kontuan hartuta bere etxean jokatzen duela gainera. Hala ere, “neurketa ona egiten badugu, partida irabazteko aukerak izan ditzakegu”, azpimarratu du asturiarrak.
Neurketa bihar arratsaldean ospatuko da, azaroaren 29an, 18:45ean. Bidasoak arrakastaz gainditzen badu jardunaldi hau, Europako Txapelketan urrats handi bat emanen du aitzinera.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...