BIDASOAK SPORTING CLUB DE PORTUGAL JASOKO DU BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK SPORTING CLUB DE PORTUGAL JASOKO DU BIHAR ARTALEKUN

European Leagueko Last 16 faseko lehen jardunaldia izanen da biharkoa

Bidasoak, atsedenaren ondotik, bihar ekinen dio denboraldiko azken herenari. European Leagueko Last 16 faseko lehen jardunaldiarekin hasiko da talde irundarra eta horretarako, Sporting Club de Portugal taldea jasoko du etxean, Artalekun. Neurketa gaueko 20:45ean ospatuko da.

Bidasoak “ongi entrenatu” du azken aste hauetan, Jacobo Cuetararen hitzetan. Taldeak atsedenaldia izan du azken hamabortz egunetan, nazioarteko hitzorduen harira. Entrenatzaileari “lehiaketak ematen duen erritmoa” gustatzen zaio, baina denboraldiaren azken herenari aurre egiteko “nekerik” gabe daudela ere azpimarratu du. Hala ere, neurketan bertan egon arte ez dute jakinen zein den taldeak duen maila momentu honetan, ezta aurkariak duena ere.

Sporting Club de Portugal "talde eta klub oso ona” dela dio Cuetarak. Portugalgo Ligako liderra da, inork ez du garaitu eta irabazteko aukera handia du. “Indibidulaki maila handia duen taldea” dela azpimarratu du entrenatzaileak eta “munduko jokalari gazte onenetakoak” dituela. Gainerako jokalariak ere “onak eta ezagunak dira. Hamar nazionalitate desberdineko jokalariak ditu eta horietako batzuk Espainiako Ligan aritutakoak dira”. Orokorrean, prestatzailearen erranetan, “talde potentea da eta eskubaloi ona jokatzen dute”.

Hala ere, Bidasoak bere “arma guztiekin” arituko dela ere jakinarazi du prestatzaileak, eta horretarako, Artaleku eta bertan egonen diren zaleak oso garrantzitsuak izanen direla ere onartu du: “Sporting-en kontra arituko garela erraten dudanean, Artalekurekin eginen dugula erraten dut. Betea egotea espero dugu eta babes handia jasotzea. Kanporaketa hauek azken minutuetan erabakitzen dire askotan eta bukaerara arte behar dugu zaleen indarra. Artalekuko gau magiko horietako bat izanen da”.

Etxeko taldeak Mitic gabe egin beharko dio aurre biharko neurketari, atzoko entrenamenduan orkatilan min hartu baitzuen. Edonola ere, Cuetara ziur dago bihar taldeak aukerak izanen dituela eta horretarako, “ahalik eta maila altuena” emanen duela.

(Argazkia: Edu Agreda)

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika