Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
24 Urt, 2022
Pasa den ostiralean, Bidasoak Unicaja Banco Sinfinen aurka lagunartekoa jokatu zuen eta 26-32 galdu egin zuen
Bidasoak otsailean hasiko du berriz ere denboraldia, baina aurretik neguko prestaketarako bi lagunarteko jokatuko ditu hilabete honetan. Lehendabizikoa, pasa den ostiralean ospatu zen, hain zuzen ere, Gasteizeko Ariznabarra kiroldegian, Unicaja Banco Sinfin taldearen aurka. Bertan, kantabriarrak nagusitu ziren 26-32ko markagailua erdietsiz.
Unicaja Banco Sinfin indarrez atera zen kantxara aurreko ostiralean, eta hasieratik neurketa bere alde jartzea lortu zuen. Lehen zatiaren erdialdean gainera, sei goleko aldea ireki zuen markagailuan, 5-11koa erdietsiz. Bidasoak abantaila hau murrizteko ahaleginak egin zituen, defentsa eta atezainaren lana indartuz, eta tartea erdira txikitu zuen atsedenaldia iritsi baino lehen (14-17, 30. minutuan). Hala ere, bigarren zatian kantabriarrek beraien kemena erakutsi eta berriz ere tartea ireki zuten markagailuan, partidua kontrolatu eta sei goleko aldearekin irabazi arte (26-32). Bidasoari zail egin zitzaion honi aurre egitea eta urtarrileko lehen lagunartekoa galdu egin zuen horrela.
Mikel Zabalak, partiduaren ondoren, taldeak jokalari batzuen falta nabaritu zuela aipatu zuen eta ez zitzaiela jokoa behar bezala atera: “Gauzak ez ziren ondo atera, lehenengo partidua zen eta jende asko falta zen. Hala ere, taldea ondo ikusten dut, gogoz, eta prest otsailean datozen neurketetarako”.
Irundarrek hurrengo lagunartekoa ostiralean izango dute Batcho Torrelavegaren aurka, Zumaian, arratsaldeko 20:30ean.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...