Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
26 Ots, 2024
Igande arratsaldean ospatu zen Bidasoaren eta Logroñoren arteko neurketa eta etxekoek sailkapeneko bigarren postua segurtatzeko aukera izan zuten bertan
Bidasoa Irunek urrezko bi puntu atera zituen igande arratsaldean Logroñoren kontrako partiduan. Artalekuko ikusleen aitzinean maila eman eta hamaika golengatik garaipena eskuratu zuen Irungo taldeak (36-25). Sailkapeneko bigarren postuan egonkortzeko aurrera pausu bat eman zuen Jacobo Cuetararen taldeak.
Partiduaren bi zatietan erakutsi zuen nagusitasuna Bidasoan, beharbada bigarrenean oraindik ere gehiago. Lehen minututik markagailua euren alde jarri zuten irundarrek eta bost tantoko abantaila eskuratu zuten atsedenaldira bidean, 16-11ko emaitzarekin. Bigarren zatian, tarte hori handitu egin ahal izan zuten, baita bikoiztu ere. Hamaika goleko aldea lortu zuen Bidasoak eta errenta hori bukaera bitarte mantentzea lortu zuten. Azkenean, 35-26ko emaitzarekin bukatu zen neurketa eta Bidasoak urrezko bi puntu eskuratu zituen etxean, sailkapeneko bigarren postu horretan egonkortzeko helburua lortuz.
Heldu den ortziralean, martxoaren lehenean, Bidasoak Angel Ximenez Puente Genil taldea bisitatuko du (20:00), eta martxoaren 9an izanen da Artalekun bueltan, geldialdia baino lehen, Benidormen kontra lehiatzeko (19:00).
(Argazkia: Arrate Morales)
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...