BIDASOAKO ATLETIKO TALDEA ESPAINIAKO ZAZPIGARRENAK

B.A.Teko neskak izugarrizko maila erakutsi zuten larunbatean Donostiako Antonio Elorza Belodromoan ospatu zen aretoko Espainiako Txapelketan. Historian lehen aldiz Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko neskak Espainiako maila gorenean lehiatzen ziren, eta txapelketa garrantzitsu honetan oso debut oparoa izan zuten.

Proba bakoitzean puntuak borrokatuz merituzko zazpigarren postua eskuratzea lortu zuten, aurreikusten zen zortzigarren postua ekidinez.

Hauxe izan zen txapelketako sailkapena puntu guztiak banatu ondoren: 1- Valencia Esports →79 puntu

2- FC Barcelona→ 77 puntu

3- Playas de Castellón→ 75 puntu

4- Grupoempleo Pamplona→ At. 54 puntu

5- AA Catalunya→ 49 puntu

6- Atlético San Sebastián→ 48 puntu

7- SUPER AMARA BIDASOA ATLETIKO TALDEA→ 43 puntu

8- A. D. Marathon de Madrid→ 41 puntu

Talde lan izugarria izan bazen, arlo pertsonalean ere B.A.Teko atletek saio ikaragarriak burutu zituzten, esanguratsuenak, Teresa Errandoenearen lehen postua eta Malen Ruiz de Azua eta Tessy Eboseleren bigarren postuak.

Hauek izan ziren B.A.Teko atletek egindako markak eta eskuratutako postuak:

• Teresa Errandoneak garaipena lortu zuen hesien 60 metroetan 8.37 segunduko denborarekin.

• Malen Ruiz de Azuak bigarren izan zen pertika saltoan, 4.35 metroko langa gaindituz.

• Tessy Eboselek bigarren sailkatu zen salto hirukoitzean, 13.26 metro saltatuz.

• Aratz Rodriguez bostgarren izan zen 1500 metroko proban 4’44’’33ko denborarekin.

• Naroa Furundarena seigarren postua eskuratu zuen luzera jauzian 5.36 metroko marka eginez

• Nerea Sasiainek zazpigarren postuan bukatu zuen 400 metroko proban 57.91 segunduko denbora eginez

• Clara Viñarasek ere zazpigarren postuan amaitu zuen 3000 metroko proba. Bere marka 10’11’25ekoa izan zen.

• Junkal Etxegarayk 200 metroetan 25.94 segundurekin bere serieko hirugarrena izan zen eta sailkapen globalean zazpigarren bukatu zuen.

• 2003an jaiotakoa den June Lizasok zazpigarren postua eskuratu zuen altuera jauzian. 1,45 metroko langa jauzi zuen.

• Libe Agirre ere zazpigarrena izan zen pisu jaurtiketan 10.46 metro jaurtiz.

• 4x400 metroko erreleboetan Alazne Garridok, Nerea Sasiainek, Junkal Etxegarayk eta Hiart Ibargurenek 3’58’’48ko denborarekin zazpigarrenak izan ziren.

• 2’24’’37ko denborarekin Nerea Sarriegik zortzigarren postuan bukatu zuen 800 metroko proban.

• Ana Gomezek 60 metro leunetan zortzigarren postua lortu zuen ere, 8.02ko denborarekin.

Bidasoa Atletikoko kideek aitortu duten bezala, “oso pozik gaude larunbat honetan erakutsi dugun errendimenduarekin, hare gehiago, gure filosofia nolakoa den kontutan izanda. 14 atletetatik 12 gipuzkoarrak dira, eta zortzi harrobikoak”. 

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika