BIGARREN GARAIPENA JARRAIAN LORTU DU REAL UNIONEK
Futbola

BIGARREN GARAIPENA JARRAIAN LORTU DU REAL UNIONEK

Sabadellen kontra irabazi eta hiru puntu gehiagtorekin bueltatu zen talde irundarra etxera

Real Unionek atzo jokatuko zuen Ligako hamabostgarren jardunaldia Sabadell-en kontra. Atsedenaldira hutsera iritsi baziren ere, bigarren zatian talde txuribeltzak gola sartzeko aukera aprobetxatu eta 0-1ekoa ezarri zuen behin-betiko markagailuan. Garaipen honekin, hiru puntu gehiago batu zituen David Movillaren taldeak sailkapenean.

Neurketa hasi eta berehala eduki zuen Alain Oyarzunek gola sartzeko aukera. Hala ere, Sabadell-eko atezainaren eskuetan erori zen baloia. Etxeko taldearen erantzuna hamar minutu beranduago iritsi zen, baina baloi hau ere kornerrera joan zen. Oyarzunek ez zuen amore eman eta bigarren saiakera egin zuen, berriro ere atezainak gelditu zuena. Atsedenaldira iritsi baino lehen, azken abagunea izan zuen Sabadell-eko Altimirak, areaz kanpoko jaurtiketa batekin, baina ez zuen punturik batu honekin.

Hutsera berdinduta hasi zen bigarren zatia eta lehen 45 minutuetan baino erritmo gehiago inposatu zuen etxeko taldeak. Hala ere, Irazustak egindako geldiketei esker, hutsean segitu zuen aurkariaren markagailua, gola sartzeko bi aukera sortu ondotik. Sabadell nagusitzen ari zenean, Real Unionek lortu zuen markagailuan aurrea hartzea. 59. minutuan, Alain Oyarzunek korner jaurtiketa bat egin eta Espigaresek buruz errematatu zuen 0-1ekoa eskuratuz. Hortik aitzinera, emaitza bere hortan mantentzeko lanetan jarraitu zuen talde txuribeltzak. Etxekoek aldiz, berdintzeko saiakerak egin zituzten, baina berriz ere Irazustak ongi defendatu zuen bere atea eta, 90 minutuan bukatuta, 0-1ekoarekin garaipena irundarren aldekoa izan zen.

Bi garaipen jarraian eskuratu ondotik, Real Unionek 19 puntu batu ditu guztira sailkapenean. Azken postuetatik aldenduta, hamahirugarren dago orain. Asteburu honetan berriz, Osasuna Promesas jaso beharko du talde txuribeltzak Stadium Galen, igandean arratsaldeko 17:00etan.

(Argazkia: Silvia Martinez)

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika