BIGARREN ITZULIA BIDE BERETIK HASI DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN ITZULIA BIDE BERETIK HASI DU BIDASOAK

19- Helvetia Anaitasuna (12+7): Bols (p), Bazan (1), Mendez (1), Etxeberria (3), Pujol, Chocarro, Vaquer-hasierako zazpikoa-, Salazar (ps), Gaston, Meoki (2), Krsmancic (5,2p), Goñi, Agirrezabalaga (2), Iturri, Ugarte eta Nantes (5).

27-Bidasoa-Irun (15+12): Rangel (p, 1 gol), Cavero (2), Zabala (1), Kauldi (4, 1p), Serrano (1), Renaud (5, 1p), Azkue (4), -hasierako zazpikoa- Ledo (ps), Aldaba (1), Esteban Salinas (5), Barthe, De la Salud, Rodrigo Salinas (1), Tesoriere eta Seri (2)

Geldiunerik izan ez balute bezala aritu zen Bidasoa Helvetia Anaitasunaren aurka jokatu zuten neurketan. Hilabete baino gehiago egon dira lehiatu gabe Asobal Ligako taldeak, izan ere, duel astebeterarte Dinamarka eta Alemaniako Munduko Txapelketa jokatzen ari zen. Asobal Liga bueltan zen eta Bidasoak norgehiagoka garrantzitsua zuen aurrean, Euskal Herriko derbia Helvetia Anaitasunaren aurka eta aise gailendu ziren iruindarrei.

1-0ekoa eta 2-1ekoa izan ziren etxeko taldea aurretik egon ziren une bakarrak, izan ere, bina berdindu eta gero, Jacobo Cuetararen taldea markagailuan argi aurre hartu zuten. Lehenik 3-6koarekin irundarrak hutsarte bat eskatzera behartuta ikusi ziren eta berdin minutu batzuk geroago 5-10ekoarekin. Zabalaren gol bakarrak errenta zazpi goletaraino handitu zuen (6-13), baina azkenean Helvetia Anaitasunak hortzak estutu zituen eta 12-15era hurbildu ziren lehen zatia bukatuta.

Atsedenalditik bueltan, berriro ere irundarrak hasi ziren neurketaren kontrola eramaten. Gogor defendatzen hasi ziren, Anaitasunak ezin zuen Rangelen atea zulatu eta 17 minututan hiru gol soilik jasotzea ahalbidetu zuten. Horrela, lehen zatiaren amaieran galdutako errenta aise berreskuratu zuten Bidasoako jokalariek (15-22). Taldeko lan polita burutu zuten irundarrek, izan ere, taldeko jokalari askok gol kantitate handia eskuratu zuten. Etxeko taldeak lehen zatiaren antzera markagailua irauli nahi zuenerako berandu zen (19-27).

Gauzak horrela, urtea bukatu zuen bide beretik hasi du Bidasoak denboraldi honetako bigarren itzulia. 21 punturekin sailkapeneko bigarrenak izaten jarraitzen dute. Hurrengo norgehiagoka ostiralean izango da Recoletas Atletico Valladoliden aurka, ostiralean 19:00tan Artalekuko gordelekuan. Lehen itzulian Valladoliden kantxan berdindu zuen Bidasoak, ordea, ostiralean beste bi punturen bila irtengo dira. 

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika