BIGARREN JARDUNALDIKO HELBURUAK BETI DITU BIDASOA ATLETIKO TALDEAK

Ligetako emaitzak harago, Teresa Errandonea izan zen eguneko protagonista nagusia. 100 metro hesidunetan Euskadiko errekorra ondu eta Espainiako inoizko seigarren denborarik onena egin zuen.

Ligetako bigarren jardunaldiak zituen zailtasun zailtasunak gainditu eta lehiatu aurretik markatutako helburuak bete zituen Bidasoa Atletiko Taldeak. Ohorezko mailan, emakumezkoen taldea Zaragozan Valentzia, Scorpio 71 eta AA Catalunyaren aurka aritu zen; gizonezkoen taldeak, aldiz, lehen mailako bigarren jardunaldia Donostian Capex, Elx eta Atletico San Sebastianen aurka lehiatu zen.

Euskadiko errekor berria Teresa Errandonearentzat. 

Zalantza izpirik gabe, larunbateko jardun azpimarragarriena Teresa Errandonearena izan zen. Zaragozako zierzoa aurrean zuela, 100 metro hesidunak 13,16 segundutan egin eta Euskadiko errekorra ondu zuen. Hori gutxi balitz bezala, Espainiako inoizko seigarren denborarik azkarrera gauzatzea ere erdietsi zuen. Scorpio 71 taldeko Xenia Benach lasterkariarekin lehia bortitza izan zuen eta irundarrak momentuko marka bizkorrena erdietsi zuen.

Miriam Gregorik, Naroa Furundarenak eta Irune Muguruzak bigarren postu baliotsuak erdietsi zituzten. Gregorik 2’11’’21 denboran egin zituen 800 metroak, Muguruzak 400 metro hesidunen klubeko marka berria ezarri zuen (1’01’’39) eta Furundarenak 12,70 metroko jauzia egin zuen jauzi hirukoitzan.

Camila Sanguinok eta Naroa Furundarenak, berriz, hirugarren postuak lortu zituzten pertika jauzian eta luzera jauzian. Bidasoa Atletiko Taldeak hirugarren postuaren bila joan zen Zaragozara eta bi atleta horiek eskuratutako puntuak erabakigarriak izan ziren xedea bete zezan. Sanguino atleta berriak, 3,70 metroko langa gainditu eta Furundarenak 5,86 metroko jauzia egin zuen.

Gauzak horrela, Bidasoa Atletiko Taldeak 133 puntu eskuratu zituen orotara eta eguna lasaitasuna eman zion hirugarren postuan bukatu zuten. Aurretik, Valentzia izan zen jardunaldiko garailea 240 punturekin eta Scorpio 71 188 eskuratu zuelarik, bigarren postua erdietsi zuen. Bidasoa Atletiko Taldearen atzetik, Emakumezkoen Ohorezko Mailan inoiz garaitu ez duten AA Catalunya taldea mendean hartu zuten.

Hirugarren postu honen bitartez, sailkapen orokorrean, Super Amara BAT 11.postuan dago kokatuta eta ligako azken jardunaldian, mailaz ez jeisteko borrokan arituko da. Halere, aipatu beharra dago, larunbatean erdietsitako hirugarren postuak egoera hobetu duela. Hirugarren eta azken jardunaldia erabakigarria izango da.

Gizonezkoek igoera fasea jokatuko dute. 

Monzonen handia egin zuten eta Donostian ez ziren gutxiago izan. Bidasoa Atletiko Taldeko gizonezkoek bigarren postua errepikatu behar zuten igoera faserako borrokan jarraitzeko, eta helburua gauzatu zuten. Capex menderaezinaren, Elxeren eta Atletico San Sebastianen aurka lehiatu ziren eta lehen taldea soilik izan zen gai Bidasoa Atletiko Taldea mendean hartzeko.

Gizonezkoetan taldea forma ezin hobean aurkitzen da eta horren seinale dira bigarren jardunaldian eskuratu dituzten bost lehen eta bigarren postuak eta lau hirugarren postuak. Nahiz eta baja ugari izan, Donostiako Atletismoko pistan Capex, Elche eta Atletico San Sebastian bezalako taldeen aurrean, maila bikaina erakutsi zuten. Hain zuzen ere, talde irundarraren eta Elxen arteko lehia zirraragarria izan zen, puntu eskas batengatik Bidasoa Ateltiko Taldeak bigarren postuan bukatu zuen jardunaldia.

Lehen postuak Mikel Camponek pertika jauzian (4,60m), Iker Arotzenak luzera jauzian (7,46 m), Juan Errandoneak salto hirukoitzan (15,08m) eta Asier Zarandonak disko jaurtiketan (42,82m) erdietsi zituzten.

Podiumeko bigarren koskara Triso Ocaña 200 metroetan (22,29’’), Adrian Mazo 110 metro hesidunetan (15,74’’), Eki Vicente altueta jauzian (1,95m eta marka pertsonala), Luis Aranzabal pertika jauzian (4,20m), Alex Arguiriano salto hirukoitzan (14,52m) eta Gonzalo Tamayo pisu jaurtiketan (14,20m) igo ziren.

Azkenik, hirugarren postua honako atleta hauek eskuratu zituzten: Iker Arotzenak 100 metroetan (10,92’’), Hugo Alvarezek 800 metroetan (1’54’’54), Mikel Arburuak altuera jauzian (1,85m) eta Iñigo Zarandona disko jaurtiketan (40,80m).

Esan bezala, Elxekiko puntu bat aurretik bukatu zuen jardunaldia Bidasoa Ateltiko Taldeak, 172 irundarren alde eta 171 talde valentziarraren alde. Capexek argiki lehen postuan bukatu zuen txapelketa (205 puntu) eta azken sailkatua etxean jokatu zuen Atletico San Sebastian izan zen (129 puntu).

Bi jardunalditan bigarren postua erdietsi ondotik, Bidasoa Atletiko Taldeak ligako azken jardunaldian mailaz igotzeko lehiatuko da. Momentuz, puntu guztiak batuta, sailkapeneko zazpigarren talde onena da Bidasoa Atletiko Taldea . Igoera lortzea ez da gauza erraza izango, baina talde irundarreko lasterkari eta jauzilariak hori eskuratzen gogotik saiatuko dira. 

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika