BIGARREN URTEZ ASOBAL KOPAKO TXAPELDUNORDEAK
Eskubaloia

BIGARREN URTEZ ASOBAL KOPAKO TXAPELDUNORDEAK

Luzapenean Bidasoak Recoletas Atletico Valladolid garaitu ostean, Asobal Kopako finalean Bartzelonak bere maisutasuna erakutsi zuen eta Bidasoa bigarren postuan bukatu zuen txapelketa

30 – Barça (16+15): Moller, Tomás (2), Ariño (4), Mem (7), Cindric (4, 1 pen.), Palmarsson, Fabregas (2); Pérez de Vargas, Entrerríos, Sorhaindo (2), Andersson, N’Guessan (2), Gómez (5, 2 p.), Petrus, Dolenec (1) eta Pascual (1).

22 – Bidasoa Irun (10+12): Rangel, Cavero (1), Crowley, Kauldi (3, 1 pen.), Serrano (3), Tesoriere, Da Silva; Ledo, Orbovic (1), Zabala (1), Esteban Salinas (2), De la Salud (2), Renaud-David (3), Rodrigo Salinas (3) eta Azkue (3). 

Bidasoa Asobal Kopako txapeldunorde bilakatu zen atzoko egunez, Bartzelonaren aurka 30-22 galdu zuen eta bigarren urtez jarraian finaleak kale egin zuen Jacobo Cuetararen taldeak. Oso neurketa zaila izan zen,baina neurketa oso bizi hasi zuten.

Rangel Luanen lehen geldiketei Rodrigo Salinasen eta Iker Serranoren golak gehitu zitzaizkien. Lehen minutuetan Bidasoak agindu zuen markagailuan, baina 4-4ko berdinketaren ondoren, Bartzelonak neurketako agintea hartu zuen. Lehen zatian, 15-8ko abantaila lortu zuten ere kataluniarrek eta atsedenaldira 16-10ekoarekin iritsi zen.

Desabantaila hori neurketa osoan zehar mantendu zen. Bidasoak baja sentsibleak izan zituen neurketa honetan, Paco Barthe eta Rudy Seri min hartuta zeuden eta errotazioa mugatu hori asko nabaritu zen neurketan. Finaleko azken minutetan, Bartzelonak 28-17ko abantaila lortu zuen, neurketako abantaila nagusia, baina Bidasoak amaiera arte borrokatu zuen eta azken 2-5eko partzial baten bidez, neurketa 30-22 bukatu zen.

Emaitza honen bitartez, Bidasoa historian hirugarrenez Asobal Kopako txapeldunorde bukatu zuen. Bidasoako 200 zaletu inguru hurbildu ziren Huerto del Rey kiroldegira eta neurketa osoan zehar talde irundarra animatzen egon ziren, 2019an egindako denboraldia eskertu zieten jokalariei. Final honen ondoren, Bidasoak urtarrilaren 8ra arte merezitako atsedena hartuko dute eta otsailean txapelketara bueltatuko dira Leongo Ademarren aurkako neurketan.   

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika