“BIHAR LASESARREN AURKITUKO DUGUNA BERRIA IZANGO DA”
Futbola

“BIHAR LASESARREN AURKITUKO DUGUNA BERRIA IZANGO DA”

Real Unionek multzoko azken sailkatuaren zelaian arituko da, Barakaldoren aurka Lasesarren.

Real Unionen azken asteak zoragarriak izaten ari dira. Azken lau neurketetan, garaipena erdietsi dute eta sailkapeneko bigarren postuan kokatu dira Bilbao Athleticen atzetik. Aurrean, azken sailkatua den eta denboraldi honetan, momentuz, 5 puntu besterik ez batu dituen Barakaldo izango du. Talde bizkaitarrak hirugarren entrenatzailea estreinatuko du asteburu honetan; hain zuzen ere, Aitor Larrazabal eta German Beltran kargugabetu ostean, Javi Luacesek hartu du Barakaldoren gidaritza lanak. Horregatik, Aitor Zulaikak dio bihar Lasesarren aurkituko dutena “berria” izango dela.

Neurketa guztiak lehiatuak dira eta txapelketaren formatu berri honekin, are gehiago. Baina, horri Barakaldo hirunaka batzen hasi behar duela eta Lasesarren irabaztea beti zaila izan ohi dela gehitzen badiogu, biharko neurketa oso gogorra izango dela aurreikus genezake. “Kasik bi hilabete dira Barakaldok Lasesarren jokatu ez dituela. Ordutik, bi entrenatzaile berri izan ditu eta neguan altak eta bajak ere izan dituzte”, adierazi du Aitor Zulaikak. Hori guztiagatik, entrenatzaile azpeitiarrak “zalantzak” ditu zein izango duten aurrean eta ez da talde bizkaitarraz fio. Hori bai, “talde oso on baten aurrean” eta “oso motibatuta eta neurketan zentratuta” egongo den taldearen jokatuko dutela argi du Zulaikak. Izenez eta jokalariez gain, Aitor Zulaikak balorean jarri nahi izan du Barakaldok Stadium Galen lehen itzulian jokatu zuen neurketa: “maila handia eman zuten Irunen eta asko kosta zitzaigun garaipena eskuratzea”.

Guzti honen aurrean, Real Unionek azken jardunaldietako aurpegi bera erakusten saiatu beharko da. “Guk argi dugu gure estiloarekin jokatuta neurketa guztiak irabazteko aukerak ditugula. Garrantzitsua arerioa zein den kontuan izan gabe, gure partidua egitea”, adierazi du Real Unionen entrenatzaileak. Emaitzez haratago, Aitor Zulaika pozik agertu da taldeak aste honetan egin duen entrenamendu-lanekin. 2-3 jokalari zenbait molestiekin badaude ere, “oso gustora geratu naiz taldearen jarrera eta konpromisoarekin”.

Oso argigarria den azken mezua helarazi nahi izan dio taldeari: “oso ondo iristen gara, baina horrek ez digu balioko bihar seietatik aurrera. Han eta momentu horretan egon behar gara ondo”.

Real Union 2.B maila guztiko koefiziente onena duen 6.taldea. 

Datuak datuak besterik ez dira. Futbolean golak eta emaitzak dira erabakigarriak. Nolanahi ere, onartu beharra dago, jokoaren atzean datu interesagarriak batzea onaragarria izaten dela. Real Unionen jokoa eta azken jardunaldietako emaitzak ez dira ezerezean igaro eta koefizientea kontuan hartzen badugu, 2.B maila osatzen duten talde guztietatik seigarren onena du. Honek adierazi nahi duena da, 8 garaipen, bi berdinketa eta hiru porrotekin, talde irundarrak denboraldi honetan neurketa bakoitzeko bi puntu batu dituela. Badajozek, Ibizak Alecirasek, Burgosek eta UD Sansek soilik gainditzen dute talde irundarra. Gogoratu beharra dugu, lau multzok eta 102 taldek osatzen dutela 2.B maila. 

Dudarik gabe, datu honek oso ondo hitz egiten du Aitor Zulaikak egin duen lanaren inguruan. 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika