“BILBAO ATHLETICEK BAINO GEHIAGO KORRIKA EGIN BEHARKO DUGU”
Futbola

“BILBAO ATHLETICEK BAINO GEHIAGO KORRIKA EGIN BEHARKO DUGU”

Aitor Zulaikak Bilbao Athleticek proposatu dezakeen “joan-etorriko neurketa” ekidin nahi du Real Unionek bolada bikainean jarrai dezan.

Sailkapenaren erdi-erdian kokatuta dagoelarik, Real Unionek Bilbao Athleticen aurka jokatuko du asteburu honetan, beti zaila izaten den Lezamako instalakuntzetan. “1.Federazio mailan baino gorago behar luketen” jokalariak eta “merezitako baino puntu gutxiago” batu dituen taldea da Aitor Zulaikarentzat bilbotarra.

Azken bi neurketak garaitu eta sei puntu batu eta gero, bolada bikainean da talde txuri-beltza, baina teknikari azpeitiarraren arabera, “emaitzak emaitza, taldeak ezin du aldartea aldatu”. Aldartea aldatu ez, baina azken bi asteak lasaiagoak igaro ditu Real Unionek, hirunaka batzea beti da onuragarria. Eta zergatik ez, aurrean izango duen taldeak planteatuko dizkion arazoak jakitun, segidan erdietsitako hirugarren garaipena Real Unionek.

Arazo gehienak jokalarien kalitate eta abiadurarengatik iritsiko dira. “Calahorrako jokoarekin antzekotasunak ditu Bilbao Athletic, jokalarien perfila da aldatzen dena. Kalitate handiko jokalariak dituzte, askok gorako mailaten aritzekoak eta zerbait badute abiadura da. Zaldiak dira, joan etorriko neurketak gustuko dituzte”, ohartarazi du Zulaikak.

Horren aurka zer egin galdetuta, teknikari azpeitiarrak erantzun paradoxiko bezain sinplea eman du: “Real Unionek garaipena eskuratzeko Bilbao Athleticek baino gehiago korrika egin beharko du”. Korrika egin eta baloia izan, baloiaren jabetzaren bidez lortuko baititu abaguneak sortzea.

Zelai-erdia hustuta. 

Carlos Bravori astelehenean sorbaldan ebakuntza egingo dioten bitartean, zelai-erdiko jokalarien hiru laurdena min hartuta ditu Zulaikak. “Anatz Elizondo eta Jagoba Behobide ez dira berreskuratu, Albert Vivancos azken unera arte zalantza izango da, baita Nacho Sanchez ere”, gehitu du azpeitiarrak. Badirudi hirugarrenez jarraian Ekhi Senarrek eta Quique Riverok zuzenduko dutela Real Union zelai erdian.

Lesionatu ugari ditu Real Unionek, askotxo, eta erdi ernegatuta “taldea astero lau edo bost min hartutako jokalarirekin entrenatzera ohitzen ari dela” aipatu du Zulaikak. Hori bai, hori ere “denon lanarekin gaindatuko dutelaren” konfiantza osoa du.

Autobus bat beteta, bigarrena bidean. 

Euskal Herrian norgehiagoka gutxi jokatuko ditu sasoi honetan talde txuri-beltzak; horregatik, Real Unionen zaleak Lezaman taldea hauspotuko dute. Azken jardunaldietako emaitzak lagunduta, klubak eskainitako autobus zerbitzuari erantzun bikaina eman diote: bat bete dute eta bigarrena bidean da. Kamiseta eta bufanda txuri-beltza soinean 50 bat zale inguru bertaratuko dira bihar Lezamara, horiek ere hirugarren garaipenaren bila.

Aitor Zulaikak ilusio handiz hartu du albistea eta sen txuri-beltza bueltatzen ari dela aurreikusi du: “autobus bat bete dela esaten ari naizen une honetan, ileak harrotzen ari zaizkit. Futbol profesionalean horrelako ekintzak goraipatzen badituzte, zer esan futbol erdi-profesional honetan. Hego harmailan eta tribunan sortzen ari den giroa zoragarria da eta oso lagungarria zaigu”. 

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika