Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
25 Urt, 2021 Kiroletik, Irratsaioa, Kirolak, Irun, Antxeta Irratia, Billere, C.D. Bidasoa
Etxeko taldeak bigarren zatian erritmo eta lehiakortasun gehiago erakutsita, 27-25 gailendu zaio Bidasoari.
Nicolas Bonnanok Munduko Txapelketan Japongo selekzioa irabazten ari zen bitartean, Bidasoak denboraldi-aurreko bigarren lagunartekoa jokatu zuen larunbatean. Bigarren neurketa honetarako, Bada Huescaren aurka bezala, Jacobo Cuetarak ezin izan zuen Bonanno jokalari argentinarrarekin, ezta Rodrigo Salinasekin ere kontatu. Horietaz gain, Matheus Da Silvak, eskuin eskuko lesioak jota, eta Jose Manuel Sierrak, tripako minarekin, ez ziren deialdian sartu. Gorka Nieto eta Tao Gey-Emparan, ordea, lehen taldearekin batera frantziar pirinioko hirira bidaiatu zuten.
Lehen zatia oso berdindua izan zen, lehen minutuetan Bidasoak 1-3 eta 4-6ko errenta lortu arren, etxeko taldeak segituan erreakzionatu eta 7-7 berdindu zuen. Ordutik aurrera, bi taldeek abantaila minimoak lortu dituzte, baina atsedenaldira 14-14koarekin iritsi zen neurketa.
Bigarren zatian, aldiz, etxeko taldeak erritmo biziagoa ezarri zion neurketari eta lehen errenta txikiak lortu zituzten. 19-16koarekin, hiru goleko aldearekin, Billerek ondo kudeatu du zuen errenta eta Bidasoak ez du erreakzionatzeko indarrik izan. Amaieran, urtarrileko bigarren lagunartekoan, Billerek 27-25 menderatu zuen Bidasoa.
Iñaki Cavero 6 golekin, Julen Aginagalde eta Iker Serrano 5ekin eta Jon Azkue 4rekin, eguneko golegile nagusiak izan ziren. Datorren ostegunean denboraldi-aurreko hirugarren eta azken neurketa jokatuko du Bidasoak, Okzitanian Toulouse talde gogorraren aurka izango da.
Golegileak:
Bidasoa Irun: Ledo, Cavero (6), Crowley, Racotea (2), Zabala, Gey-Emparan, Odriozola, Aginagalde (5), Serrano (5), De la Salud (3), Azkue (4), Tesoriere, Nieto.
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...