BIOK TXINGUDIK BERE LEHEN PARTIDU OFIZIALA JOKATU ZUTEN PLAIAUNDIN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK BERE LEHEN PARTIDU OFIZIALA JOKATU ZUTEN PLAIAUNDIN

Gaztediren kontra galdu bazuten ere (10-31), partidu duina jokatu zuten Txingudiko emakumeek

Biok Txingudik lehen partidu ofiziala jokatu zuen Plaiaundin pasa den larunbatean. Gaztedi jaso zuten etxean, pasa den denboraldian Euskadiko txapelduna izan zen taldea. 10-31ko markagailuarekin galdu bazuten ere, bidasotarrek duintasunez jokatu zuten eta euren indarra erakusteko gai izan ziren.

Partidua hasi aitzinetik, Zaisa Txingudiko senior gizonezkoek omenaldia eskaini zieten emakumeei, lehen aldiz partidu ofizial batean Plaiaundin zelairatuko zirela ospatzeko asmoz. Honen ondotik, neurketa hasi zen eta Gaztedik inposatu zuen segidan bere jokoa. Lehen hamar minutuetan, 0-7ko markagailua erdietsi zuten gasteiztarrek, baina etxekoak ez ziren gibelean gelditu. Baloia kontrolatzen hasi ziren bidasotarrak eta Lea Etxebarrieta kapitainak entsegu eremura iristea lortu zuen. Enara Arrutik orduan, zaila zen eraldaketa sartu zuen.

Gaztedik partiduaren nagusitasuna izan zuen berriz ere, eta atsedenaldira aitzinetik ailegatzea lortu zuen, bi entsegu eta eraldaketa baten bitartez. Horrez gain, mugakoek akatsak egin zituzten eta aurkariari lana erreztu zieten. Aldageletatik bueltan, bigarren zatian, Biok Txingudik baloiaren jabetza eduki zuen berriz ere eta Enara Arrutik zigor kolpe bat gauzatzea lortu zuen, 10-19ko emaitza jarriz. Gaztedi, orduan, jokalari bat gabe gelditu zen txartel hori bat ikusi ondotik, baina halere ez zituen besoak jaso. Bi entsegu eta eraldaketa bat eginez, 10-31ko behin-betiko markagailua ezarri zuen aurkariak.

Bidasotarrek galdu bazuten ere, duintasunez jokatu zuten partidua, pasa den denboraldiko liderraren kontra. Neurketa bukatuta, emakumeek Rugby Club Irun taldeko jokalari ohien omenaldia ere jaso zuten eta momentu hagitz hunkigarria bizitu zituzten etxean jokatutako lehen jardunaldi honetan.

Gizonezko seniorren partidua bertan behera

Zaisa Txingudiko taldeak 15:30ean jokatu beharreko partidua berriz, bertan behera gelditu zen, Arratiko Zekorrak neurketa atzeratzea eskatu baitzuen. Orain Kirol Justiziaren Batzordeak erabaki beharko du bizkaitarrei partidua galdutzat ematen dien edo bertze dataren bat finkatzen duten.

18 urtez azpiko taldeak bonus puntu bat lortu zuen Iruñean

Txingudi/Bera Bera taldeak Iruñeako La Unicaren kontrako partidua galdu zuen, 50-24ko markagailuarekin. Aldea murrizten saiatu baziren ere, azkenean iruindarrek euren indarra erakutsi zuten eta garaipena etxean geratzea lortu zuten. Hala ere, Txingudikoek bonus puntu bat lortu zuten partiduan, lau entsegu egiteagatik.

14 urtez azpikoek Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldia jokatu dute

14 urtez azpiko taldeak errugbian trebatzen segitzen du, eta asteburu honetan Hernanin izan zira, Gipuzkoako zazpi errugbiko txapelketaren bigarren jardunaldia jokatzen. Urtea bukatu bitarte ariko dira txapelketa honetan, eta urtarrilaren berriz, hamabosteko liga hasiko dute. 

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN

Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da

Biok Txingudik 27-22ko...

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN

Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)

Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika