BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ESKURATU DU ASTEBURUAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ESKURATU DU ASTEBURUAN

Zaisa Txingudik berriz, 69-0ko markagailuarekin galdu zuen Zarautz B/Beltzak taldearen kontra

Txingudi Errugbi Taldeko bi senior taldeek zorte ezberdina izan dute asteburuan. Biok Txingudik denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen ART/ERT taldearen kontra, 28-43ko markagailuarekin. Zaisa Txingudik aldiz, 69-0 galdu zuen Lasarteko Mitxelin zelaian, Zarautz B/Beltzak taldearen kontra.

Biok Txingudik bere historiako lehen garaipena eskuratu zuen asteburuan, Arrasate eta Eibarren batura den taldearen kontra. Partidua parekatua izan zen, nahiz eta emaitza 28-43koa izan zen azkenean. Gibeletik hasi zuten bidasotarrek neurketa, baina defentsan lan ona eginez eta erasoan ere indartsu arituta, emaitza berdintzea lortu zuten. Enara Arrutik entsegua egin zuen orduan, eta 7-12koa ezarri zuten markagailuan Txingudikoek. Halere, etxekoek entsegua eraldatu eta 14-12koa jarri zuten atsedenaldia bidean. Lehen zatia bukatu baino lehen ordea, Lupe Pescadorrek hirugarren entsegua egin zuen eta Arrutik makilen artean pasatu zuen, 14-19koa lortuz.

Bigarren zatian etxekoek bi entsegu eraldatu zituzten eta berriz ere aitzinetik jarri ziren, 28-19koarekin. Txingudikoek ez zuten amore eman eta beraiek ere bi entsegu eta eraldaketa bat lortuta, 28-31 ipini zuten markagailuan. Nekeari neurria ongi hartuta, azken minutuetan, Lea Etxebarrietak entsegua egin eta Enara Arrutik, berriz ere, eraldatu eta 28-43ko markagailua ezarri zuten behin betiko. Bidasotarrak, horrela, sailkapeneko zazpigarren postuan kokatu dira, 6 punturekin, Gaztedi B eta ART/ERT taldeekin berdinduta.

Zaisa Txingudik Lasarten porrot mingarria jaso zuen

Zaisa Txingudiko senior gizonezkoek aldiz, ezin izan zuten Zarautz B/Beltzak taldea garaitu. Aurkariek joko eraginkorra erakutsi zuten eta bidasotarrek ez zuten defentsan asmatu. 15. minuturako, etxekoek 17 puntuko aldea lortu zuten. Horrez gain, bisitarien zigor kolpe gehiegi egin zituzten eta txartel horiak ere ikusi zituzten. Horrela, 36-0eko markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian berriz, indarrak parekatuagoak egon ziren. Hala ere, akatsak aprobetxatu zituzten eta aldea oraindik ere gehiago handitu zuten markagailuan. Horrela, azken minutuetan, Zarautz B/Beltzak 69-0eko emaitzarekin borobildu zuen denboraldiko hirugarren jardunaldia. 

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN

Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)

Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika