BIOK TXINGUDIK DURANGO IZANEN DU AURKARI BIHAR
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DURANGO IZANEN DU AURKARI BIHAR

Durangon izanen da hitzordua, abenduaren 2an, 13:30ean

Biok Txingudik erronka berri bat izanen du asteburu honetan. Zehazki bihar, abenduaren 2an, irundarrek Durangora joanen dira, bertako Durango Rugby Taldearen kontra lehiatzeko. Partidua 13:30ean hasiko da.

Hitzordu gogorra izanen da Asier Gonzalezen jokalarientzat, izan ere, aurkaria sailkapeneko bigarren postuan dago kokatuta eta lidergotzaren bila joanen da hurrengo jardunaldietan. Hala ere, Biok Txingudik pasa den asteburuan etxean La Unicaren kontra erakutsitako jokoa baliatuko du ahalik eta itxura ona emateko eta ahalik eta emaitza onena biltzeko. Mugakoak hamaikagarren postuan daude kokatuta, eta play off-a jokatzeko aukera ematen duen seigarren postutik bortz puntura daude.

Biharko partidurako ia taldekide guztiak izanen dira prest, eta azken momentura arte zalantza izanen dira Maier Aia eta Ainara Guerrico jokalariak.

Durangon bertze hitzordu bat izanen dute txinguditarrek

18 urtez azpiko Txingudi/Bera Bera taldeak ere Durangon izanen du asteburu honetako hitzordua. Hauek ere Durango izanen dute aurkari, bihar eguerdiko 12:15etan. Bi taldeak sailkapeneko azken postuetan daude eta aurkari zuzenak dira, behe alde hortatik ateratzeko.

16 urtez azpikoak etxean ariko dira

Gabiria izena hartuko duen 16 urtez azpiko taldeak Plaiaundin jokatuko du asteburu honetan. Bihar, 10:00etatik aitzinera, Eibar RT liderraren kontra ariko da hiru puntura dagoen Txingudi/Baztan taldea. Lehen faseko azken neurketa izanen da hau eta bigarren fasera sartzeko play-offa zein taldeek jokatuko duten erabakiko da bihar ere.

Tokata ere bueltan izanen da Plaiaundi

Txingudiko tokata atalekoak ere bueltan izanen dira Plaiaundin biharko egunean. 12:00etatik aitzinera topaketa ospatuko dute etxekoak, Errioxa, Baiona eta Bordeleko taldeekin batera. Lagunartekoa txapelketa ospatuko dute lau taldeek.

Selekzioko deialdiak

Euskadiko 16 urtez azpiko selekzioak eta Gipuzkoako mutilen 13 eta 14 urtez azpiko eta neska gazteen taldeek Txingudiko ordezkariak izanen dituzte ospatuko dituzten entrenamenduak.

13 eta 14 urtez azpiko Gipuzkoako selekzioen entrenamenduak Soraluzen ospatuko dira bihar, eta bertan izanen dira Giovani Ciurar, Oihan Echeveste, Galder Eizagirre, Mick Little, Urtzi Arrieta, Justin Duarte, Jonathan Guerrero eta Mattin Petrikorena. Lurraldeko neska gazteak Errenterian egonen dira igandean, eta 18 urtez azpiko Txingudiko jokalari guztiak izanen dira bertan. Gainera, jardunaldi honen antolakuntzan parte hartu du Irungo klubak Oarsoaldean izanen den lehen ekitaldi honetan. Azkenik, 16 urtez azpikoak astelehenean elkartuko dira eta Aritz Arrieta izanen da bertan.

(Argazkia: La Unica)

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika