Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
18 Abe, 2023
Zaisa Txingudik berriz, bosna berdindu zuen Urgozoren kontra etxean ere
Biok Txingudik garaipenarekin bukatu du urtea, Plaiaundin jokatutako azken neurketan Iruñari 45-8 irabazi ondotik. Hasieratik nagusitasuna erakutsi zuten etxekoek eta lehenengo minututik defentsan eta erasoan fin ibili ziren. Puntu guztiak lehen zatian eskuratu zituzten eta bigarrenean emaitza beraien alde mantentzen jakin zuten. Defentsan sendo segitu zuten eta jokalari gazteek ere minutuak eduki zituzten esperientzia batzen segitzeko. Bost puntu gehiago batu zituzten mugakoek sailkapenera, aitzinera begira garrantzitsuak izanen direnak.
Zaisa Txingudik bosna berdindu zuen Urgozoren kontra
Zaisa Txingudik berriz, bosna berdindu zuten Zornotzako Urgozo taldearen kontra. Etxekoak indarrez zelairatu ziren, eta aurkariari kosta egin zitzaion belar naturaleko zelaian bere lekua hartzea. Lehen zatian, egindako zigor-kolpeen bitartez, bisitariak bi jokalari galdu zituzten txartel horia jasota. Guttiago izanda ere, entsegua lortu zuten eta 0-5ekoa ezarri zuten markagailuan. Etxekoek ez zuten besoak jeitsi eta saiatzen segitu zuten. Bigarren zatian, Julen Iglesias entsegu marka gurutzatu eta partidua berdintzea lortu zuen partidua bukaeran. Bi taldeak ere saiatu ziren azken minutuetan neurketa bereganatzen, baina ez batak ez bertzeak ere ez zuen lortu.
Gabiria Txingudi/Baztanek porrota jaso zuen Hernaniren kontra
Gabiria Txingudi/Baztanek porrota jaso zuen Hernaniren kontra. Lehen minutuetan aurkaria nagusitu zen, baina etxekoek ez zuten amore eman. Atsedenaldira bidean, lehen entsegua lortu zuten mugakoek eta 5-10ekoa lortu zuten. Bigarren zatian, markagailua berdintzea ere lortu zuten, baina lau minutu beranduago, Hernanik hartu zuen aitzina berriz ere. Txingudik aukera izan zuen berriz ere emaitza berdintzea, baina ez zuen lortu eta Hernanik oraindik ere gehiago handitu zuen errenta, 10-20a jarriz. Emaitza honekin, 16 urtez azpiko taldeak Euskal Ligako bigarren fasean B multzoan jokatuko duela.
14 eta 16 urtez azpikoek ere porrota Logroñon
Txingudiko gazteen bertze bi taldeek ere galdu egin zuten Logroñoren etxean. Errioxarrak gehiago izan ziren eta bisitariak ez ziren gai izan hauen indarrari aurre egiteko.
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...
Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da
Biok Txingudik 27-22ko...
Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)
Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...
Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak
Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...