BIOK TXINGUDIK GAZTEDI B-REN MARKAGAILUA HUTSEAN UTZI ZUEN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK GAZTEDI B-REN MARKAGAILUA HUTSEAN UTZI ZUEN

Bidasotarrek 39-0eko emaitzarekin irabazi zuten eta hamaika puntu dituzte orain sailkapenean

Biok Txingudik nagusitasunez garaitu zuen Gaztedi B taldea, pasa den larunbatean, Plaiaundin. 39-0eko markagailuarekin bukatu zen partidua, eta puntuak etxean gelditu ziren horrela. Orain, seigarren postuan kokatu dira Txingudiko emakumeak, 11 punturekin guztira.

Lehen minutuetatik gehiago izan ziren Asier Gonzalezen jokalariak, eta lehen entsegua eta eraldaketa berehala lortu zituen Enara Arrutik. Naroa de la Fuentes ere bertze bortz puntu gehiago lortu zituen segidan eta horrela, 12-0ekoa ezarri zuten. Bi jokalari hauek ere bigarren marka lortu eta eraldaketa egin zuten eta oraindik ere tartea gehiago zabaldu zuten aurkariarekin. Atsedenaldia baino lehen gainera, Onintza Burgerak eta Miren Fernandezek entsegu bana egin zuten eta aldageletara 29-0eko emaitzarekin joan ziren bi taldeak.

Bigarren zatian, nekea nabaritu zen bidasotarren taldean. Intentsitatea jeitsi zuten eta zigor kolpe gehiago egin zituzten. Gasteiztarrek hori aprobetxatu zuten metro batzuk aurreratzeko, baina hala ere, etxekoak defentsan ongi aritu ziren aurkarien saiakerak hutsean utzi zituzten. Horrez gain, Arrutik eta Fernandezek aldea gehiago handitzea lortu zuten eta 39-0eko markagailuarekin bukatu zen partidua, azkenik.

Puntuak sailkapenera batuta, orain hamaika dituzte guztira Biok Txingudiko jokalariek, eta seigarren postuan kokatu dira. 

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN

Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)

Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika