BIOK TXINGUDIK IA GARAIPENA ESKURATU DU BERE ESTREINAKO PARTIDUAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK IA GARAIPENA ESKURATU DU BERE ESTREINAKO PARTIDUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior emakumeek arrakastaz bukatu zuten Zornotzan jokatu zuten debuteko neurketa

Biok Txingudik estreinako partidua jokatu zuen pasa den igandean Zornotzan, Elorrio/Urgozo taldearen kontra. 21-18ko markagailuarekin galdu bazuten ere, Euskal Ligan jokatzen duten lehen jardunaldi honetan garaipena eskuratzeko puntuan egon ziren bidasotarrak. Azken momentura arte, partiduari eutsi zioten Txingudikoek, baina azkenean bizkaitarrek euren indarra erakutsi zuten eta garaipena eraman zuten. Hauek ere pasa den denboraldian egin zuten Bigarren Mailan debuta eta aurten ere sasoian daudela erakutsi zuten. Onintza Burguera eta Lea Etxebarrieta izan ziren entsegugileak eta Enara Arrutik bi zigor kolpe eta eraldaketa bat sartu zituen.

Gizonezkoen senior taldeak galtzen hasi du denboraldia

Zaisa Txingudik ere porrota jaso zuen denboraldiko lehen jardunaldian. La Unica B taldea bisitatu zuen Iruñean, jokalari gazte berri aunitz dituen taldea hain zuzen. Neurketa parekatua izan zen hasieran, baina lehen zatiaren erdialdean bat guttiagorekin gelditu ziren mugakoak. Xabi Sanchezek aldi baterako kaleratzea jaso zuen eta taldekideek ere besoak jeitsi zituzten. Etxekoek egoera hau aprobetxatuta, markagailua euren alde jarri zuten bukaera arte.

18 urtez azpikoek Plaiaundin hasi zuten urtea

Txingudi/Bera Bera 18 urtez azpiko taldeak Plaiaundin eman zion hasiera denboraldiari. Hala ere, ez zen hasiera arrakastatsua izan, Gernika/Arratiko/Urgozo taldearen kontra 7-33 galdu baitzuen.

Hondarribiako beach topaketa

Horrez gain, asteburuan, Hondarribiako beach topaketa ospatu zen, Gipuzkoako Rugby Federazioak eta Txingudi Rugby Taldeak antolatuta. Ia 400 pertsona bildu ziren bertan eta jardunaldi hagitz arrakastatsua izan zen. 

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika