Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia
Ligako...
28 Aza, 2023
Iruñeako La Unicaren kontra 7-15 galdu arren, mugakoak pozik daude erakutsitako mailarekin
Neurketa lehiatua jokatu zuten Biok Txingudik eta La Unicak pasa den larunbatean Plaiaundin. Iruindarrak baloiaren jabetza eduki zuten hasieratik, baina etxekoek ez zituzten besoak jaso eta defentsan ere lan ezin hobea egin zuten, aurkariaren erasoak geldituz. Azkenik, 7-15ko markagailuarekin bukatu zen partidua, baina mugako jokalariak pozik gelditu ziren etxean erakutsitako mailarekin.
Lehen ordu erdian, ez talde batek ez bertzeak ere, ez zituzten punturik batu markagailuan. Nafarrak izan ziren lehenak entsegua egiten, Txingudikoek plakaketan egindako akats bakarrean. 0-5ekoa erdietsiz, atsedenaldira joan ziren bi taldeak.
Aldageletatik bueltan, etxekoak erasora jo zuten eta partiduaren gidaritza hartu zuten. Hala ere, La Unicak egin zituen meleak eta bidasotarrek zigorra jaso zuten galdutako baloiengatik. Defentsan gogor aritu zen orduan Asier Gonzalezen taldea, baina akats bat egin ondotik, bigarren entsegua lortu zuen aurkariak. Erantzuna eman nahiean, Enara Arrutik linea hautsi zuen marka lortzeko eta eraldaketan asmatzea lortu zuen, 7-10ekoa jarriz. Markagailuan aitzina hartzeko aukera izan zuten mugakoek, baina ezin izan zuten baloia mantendu eta nafarrek orduan, aukera aprobetxatuta, hirugarren marka lortu eta 7-15ekoa ezarri zuten behin-betiko. Azken minutuetan nagusitasuna erakutsi zuen etxeko taldeak, baina nafarrak defentsak fin ibili ziren eta ez zuten markagailua mugitzen utzi.
Hasiera hamabostekoa: Gaxi Famoso, Yaiza Garcia, Maren Santacruz, Zumendi Caro, Lohitzun Aia, Irene Goenaga, Miren Fernandez, Lea Etxebarrieta, Leire Muñoz, Enara Arruti, Laida Rodriguez, Naroa de la Fuente, Onintza Burgera, Luma Altube eta Paola Vega izan dira. Aulkian hasi dira Saioa Gartzia, Lucia Duran, Lupe Pescador, Irati Lazkano, Aitana Garrido, Ainara Varela eta Maddi Garmendia. Luis Cengotitabengoak epaitu du norgehiagoka.
Neurketa hasi baino lehen, bi taldeetako jokalariek laxo moreak erakutsi zituzten kamisetetan eta minutu bateko isilunea egin zuten zelaian, indarkeria matxistaren biktimen oroimenez.
(Argazkiak: Arsenio Gutiérrez)
Lea Etxebarrieta jokalaria
Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia
Ligako...
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...
Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da
Biok Txingudik 27-22ko...
Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)
Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...