BIOK TXINGUDIK SARAKO IZARRA BISITATUKO DU ASTEBURUAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK SARAKO IZARRA BISITATUKO DU ASTEBURUAN

Igandean, urriaren 29an, izanen da hitzordua eguerditan Sarako Animanea zelaian

Biok Txingudik denboraldiko laugarren jardunaldia jokatuko du asteburuko honetan, Sarako Izarra taldearen kontra. Lehen garaipena erdietsi ondotik, bidasotarren helburua puntuak lortzea izanen da, sailkapeneko goiko postuetan mantentzeko. Neurketa igandean ospatuko da, urriaren 29an, Sarako Animanea zelaian, eguerdiko 12:00etan.

Lapurdiko taldea izanen du aurkari Biok Txingudik heldu den igandean. Sailkapeneko goiko postuetako aurkari zuzena da momentuz Sarako Izarra, nahiz eta azken jardunaldian puntuak galdu zituen jokatu beharreko neurketara azaldu ez zelako. Horregatik ez balitz, taldea bidasotarrengandik puntu bakarrera egonen litzateke. Jardunaldi berri honi aurre egiteko, Asier Gonzalezen taldeak lesioetatik berreskuratu diren Ainara Guerrico eta Gaxi Famoso jokalariak izanen ditu prest.

Partiduaren aitzinetik, Sara/Senpere eta Txingudiko 16 urtez azpiko taldeek entrenamendu gidatu bat eginen dute elkarrekin.

18 urtez azpikoak Mungiara garaipenaren bila

Txingudi/Bera Bera 18 urtez azpiko taldea garaipenaren bila aterako dira zelaira asteburu honetan. Mungian izanen dute hitzordua, Uribealdearen kontra, eta euren helburu nagusia puntuak batzea izanen da bertan. Urriaren 28an, larunbatean, izanen da hitzordua, Atxurizubi zelaian, 12:30ean.

Gipuzkoako selekzioaren entrenamenduak

13 eta 14 urtez azpiko taldeetako zenbait jokalari berriz, Gipuzkoako selekzioak antolatutako entrenamenduetan izanen dira asteburuan. Zehazki Txingudiko hamabi jokalarik hartuko dute parte Hernanin ospatuko den topaketan: Unai Aizpurua, Giovani Ciurar, Oihan Echeveste, Galder Eizagirre, Oier Galvez, Mick Little, Urtats Mendizabal eta Urko Prieto. 13 urtez azpikoek 9:30ean izanen dute hitzordua, eta 14 urtez azpikoek berriz, 11:00etan.

Munduko kopako finala, Txingudi Rugby Tabernan

Errugbiko Munduko Kopako finala jokatuko da asteburuan ere, eta Txingudi Rugby Tabernak ere hitzordua egin du errugbizale guztiekin. Parisko Saint Denis estadioan ospatuko da finala, larunbat honetan, Zeelanda Berria eta Hegoafrikaren artean. 21:00etan hasiko da partidua. Horren aitzinetik, ortziralean, ordu berean, Argentinak eta Inglaterrak hirugarren eta laugarren postuetarako lehia jokatuko dute. Bi neurketak beraz, Txingudi Rugby Tarbernan ikusi ahal izanen dira.

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN

Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)

Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika