BIOK TXINGUDIK UNI BILBO BISITATUKO DU LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK UNI BILBO BISITATUKO DU LARUNBATEAN

Zaisa Txingudik berriz, Plaiaundin jasoko du Bera Bera B taldea egun berean

Txingudi Rugby Klubeko bi talde seniorrek hitzordu bana izanen dute larunbat honetan, azaroaren 18an. Biok Txingudi kanpoan ariko da, Bilboko Errekalde kiroldegian, Uni Bilbo talde indartsuaren kontra. Zaisa Txingudik berriz, Plaiaundin jasoko du Bera Bera B taldea, sailkapenean bidasotarren aitzinetik dagoena hain zuzen.

Biok Txingudik bere sasoi onari segida emateko aukera izanen du asteburu honetan, zehazki larunbatean (azaroaren 18an), 14:15ean. Uni Bilbo bisitatuko dute emakumeek oraingoan, sailkapenean hirugarren postuan kokaturik daudenak hain zuzen. 16 puntu dituzte dagoeneko batuta, eta lau partiduetatik hiru irabazi dituzte. Galdu duten neurketa bakar hori pasa den astean izan zen, Gaztediren kontra, 10-6ko markagailuarekin. Edonola ere, mugakoak indartsu daude honi aitzin egiteko eta beraien helburua ere gertu dute, play-offeko postuetatik hurbil baitaude 11 punturekin.

Zaisa Txingudik berriz, etxean jokatuko du oraingoan. Larunbatean ere, 16:00etan, Bera Bera B taldea jasoko du Plaiaundin, sailkapeneko seigarren postuan dagoen taldea, zehazki Iñigo Camareroren mutilen aitzinetik. Etxekoek sentsazio onak dituzte eta horiekin segitu nahi dute jardunaldi honetan ere. Camarerok berak erran duenez, “Bilbon oso ondo jokatu genuen, aurreko partidetan erakutsitako jarrera erabat aldatu genuen eta horrela jarraitu behar dugu, hori baita emaitzak lortzeko modua”.

Klubeko gazteen hitzorduak

Txingudi Errugbi Klubeko gazteek ere hitzorduak izanen dituzte asteburuan. 18 urtez azpikoek Donostian jokatuko dute larunbatean (14:30ean) Elorrio/Arrasateren kontra, multzoko liderra den taldearen aurka. 16 urtez azpikoak berriz, Gasteizera joanen dira Gaztedi Bren kontra aritzera (larunbatean 12:00etan). 14 urtez azpikoek etxean jokatuko dituzte bi lagunarteko larunbatean ere. 11:00etatik aitzinera, Arrasate/Soragazteak eta Eibar/Mutriku izanen dituzte arerio. Azkenik, eskolakoek Hernanin izanen dute hitzordua igandean, 10:30ean, etxekoen eta Riojaren kontra partidu bana jokatzeko.

Klubaren denda martxan

Klubetik jakinarazi dutenez, denda martxan paratu dute berriz ere. Bertan, Txingudi Errugbi Klubeko kamisetak, motxilak eta bertzelako artikuluak eros daitezke eta esteka honen bitartez ikus daiteke sailgai dagoen guztia: https://www.txingudirugbyclub.eus/es/store.

Aritz Arrieta, Euskadiko 16 urtez azpiko selekzioaren deialdian

Azkenik, Aritz Arrieta mugakoen klubeko jokalari gazteak, berriz ere 16 urtez azpiko selekzioaren deia jaso du. Horren ondorioz, Autonomietako Selekzioen arteko txapelketaren bigarren jardunaldia prestatzeko entrenamenduetan izanen da. 

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN NEURKETA JOKATUKO DU ASTEBURUAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN NEURKETA JOKATUKO DU ASTEBURUAN

Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia

Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA
Errugbia

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN
Errugbia

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN

La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan

Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN

Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da

Biok Txingudik 27-22ko...

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN

Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)

Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika