15 Ots, 2021
Teresa Errandoneak Ganten jokatu zen Falnders Indoor Meetingeko 60 metro hesidunen proba irabazi zuen. Orain arteko markarik onena lortu zuen 8,13’’-koa.
Duela bi aste Alemania eta Frantzia barrena aritu eta gero, asteburu honetan Ganten lehiatu da Teresa Errandonea. Aurreko urtean lortutako inoizko markarik onena errepikatzeko lanetan da atleta irundarra; hau da, Tokioko Joko Olinpikoetarako txartela bilatu nahian, 8,00’’ denbora egin nahi du. Errandonea oso bizkor dabil, baina bizkorragoa nahi eta behar du izan helburu hori lortzeko.
Esan bezala, larunbatean, Gantera bidaiatu zuen Teresa Errandoneak eta, beste behin, Europa mailako atleta onenen aurka lehiatu zen. Final-erdietan, 8,18’’-ko denbora egin zuen eta bere serieko hirugarrena izan zen. Mondevillen egindako denbora segundu batean okertu bazuen ere, Ganteko probako finalean aritzeko txartela lortu zuen.
Adituek esaten duten bezala, finalak irabazi egin behar dira. Teresa Errandoneak ez zuen irteera onena egin, baina atzetik aurrera eginez, aurkari guztiak gainditu eta 8,13’’-ko markarekin txapeldun irten zen. Finalean eskuratutako marka denboraldi honetako onena izateaz gain, Torunen jokatuko den Europako Indoor Txapelketarako txartela lortu zuen. Poztasuna biderkatu zen.
Gran victoria @trserrandonea en Flanders indoor meeting en Gante(Belgica) con 8"13, marca de la temporada. MÍNIMA PARA EUROPEO EN TORUN y ha dejado detrás a varias rivales europeas importantes @Irun_informa @HondarribiaUdal @atletismoRFEA @GipuzkoaKirolak @superamara @kirolaknet pic.twitter.com/eTwa6crVzt
— B.A.T. (@atletismobat) February 13, 2021
Espainiako Txapelketa eta Madrilgo Opena hurrengo helburuak.
Atsedenaldirako astirik gabe, datozen bi asteburuetan bi meeting nagusietan hartuko du parte Errandoneak. Lehenik eta behin, Bidasoa Atletiko Taldeko beste atletetekin batera, Espainiako Pista Estaliko Txapelketa Absolutuan parte hartuko du. Espainiako Txapelketaren ostean, pista estaliko azken txapelketa izango den Madrilgo Indoor Openean ere parte hartuko du.
Bada, datozen 15 egunetan bi aukera berri izango du Ganten lortutako 8,13’’-ko marka gaindtzeko.
Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek
Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...
Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera
Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...
Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena
Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...
Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...
Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan
Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...