Bloomerri gorazarre egin diote Galen
Futbola

Bloomerri gorazarre egin diote Galen

REAL UNION: Sequeira (Artetxe, 73'), Aimar, Esnaola (Ekhi, 46'), Capelete, Hernáez, Letamendia, Gonzalez (Gayoso, 73'), Llamas, Arriaga, Orbegozo, Martins (Alonso, 46').

DERBY COUNTY: Barnes, Stabana, McDonald, Bateman (Sven Karil, 71'), Wassal, Alex Cover, Luke Thomas (Lewis Walker, 71'), Max Bird (Vernam, 60'), Zanzala (Mitchel-Lawson, 71'), Callum Guy, Alex Babos.

Steve Bloomer torneoaren lehen edizioa jokatu dute Real Unionek eta Derby Countyk Stadium Galen.  Talde ingelesak irabazi du lehia, bigarren zatian sartutako golei esker. Nabarmendu, 23 urtez azpiko taldearekin lehiatu zela Derby. 1924an Real Unionek Bloomerren gidaritzapean irabazi zuen Espainiako Koparen erreplika altxa zuen Derby Countyk, Irunera hurbildutako 60 bat zaleen aurrean.

Giro eskasa izan zen Stadium Galeko harmailetan, neurketa astearte batean jokatu zela kontuan hartuta ere. Partida, aldiz, bizi-bizi hasi zen. Orain arte ligan parte hartzeko aukera handirik izan ez duten zenbait jokalari zelairatu zituen Asier Santanak, eta gogoz hasi ziren. Derby Countyk ez zuen gehiegi estutu, eta Ingalaterrako bigarren mailako taldea izanik ere, ez zen Union baino gehiago izan. Abagunerik onena, Arriagak eduki zuen, atsedenaldiaren atarian. Bere burukada atezainak urrundu zuen.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, abantaila hartu zuen Derby Countyk, Alex Coverren golari esker. Hortik aurrera, hobeto aritu ziren ingelesak. Partidak erritmoa galdu zuen, pixkanaka, neurri batean, taldeek egindako aldaketen eraginez. 75.minutuan, berdinketa lortzeko aukera ezin hobea eduki zuen Letamendiak, Orbegozoren pasea jaso ondoren. Gora egin zuen errematea, ordea. Bost minutu beranduago, lehia erabaki zuen Lewis Walkerrek, 0-2koarekin. 90.minutuan aldea murriztu zuen Orbegozok, baina ez zen gehiagorako denborarik egon. Amaiera adierazi zuen epaileak, eta Derbyk garaipena ospatu ahal izan zuen.

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika