Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
10 Mai, 2023
Cartagena eta Ikasaren kontra irabazita eta Puerto Saguntoren aitzinean galduta, Irungo jubenilak Fase Nagusiko atarian gelditu dira
BM Bidasoa Irun jubenilen taldeak Espainiako Txapelketako Fase Sektoriala jokatu zuen pasa den asteburuan Puerto Sagunton. Ortziral eta larunbatean garaipen bana lortu zituzten irundarrek, Cartagena eta Ikasa taldeen kontra. Igandean berriz, azken neurketan, etxekoen kontra galdu zuen eta beraz, txapeldunorde izanda ere, Fase Nagusirako atarian gelditu dira jubenilak.
Ortziralean eman zioten hasiera jubenil mailako Espainiako Txapelketako Fase Sektorialari. BM Bidasoa Irunek Cartagena jaso zuen lehen jardunaldian eta 30-25eko markagailuarekin garaitu zuen. Larunbatean berriz, Eskubaloia Ikasa izan zuten irundarrek aurkari. Hauei ere garaitzea lortu zuten Mancisidorren jokalariek, nahiz eta aitzineko egunean baino estuagoa, 26-24ko markagailuarekin.
Bi garaipen batuta, igandean, Puerto Saguntoren kontra jokatu zuen BM Bidasoa Irunek. Hirugarren eta azken jardunaldian aldiz, ez zuen zorte bera izan talde irundarrak eta porrota jaso zuen etxeoen aldetik. 26-20ko markagailuarekin galdu eta gero, Irungo taldea Fase Sektorialeko txapeldunorde bilakatu zen eta beraz, Fase Nagusia jokatzeko atarian gelditu zen.
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...