BOLADA GOZOAK DARRAI
Futbola

BOLADA GOZOAK DARRAI

Real Unionek azken neurketetako emaitza positiboei segida eman dio eta gailentzeko beti zaila den Laredo 4-1 menderatu du.

2015-2016 denboralditik, hain justu Aitor Zulaikak Real Union zuzentzen zuen denboralditik, talde txuri-beltzak erreskan erdietsitako hiru garaipen lortzen ez zituela. Asteak daramatza Real Unionek 2.B mailako 2.multzoko sailakpeneko goiko postuak betetzen dituela eta beste aste batez igoera fasea jokatzea baimentzen duten postuetan egingo du lo. 26 punturekin, Amorebieta gainditu eta sailkapeneko bigarren postuan kokatu da Real Union.

4-1 izan da azkeneko markagailua, baina emaitza engainagarria izan daiteke. Real Union eta Laredoren arteko lehia gogorra eta berdindua izan da eta 85.minutura arte etxeko taldeak ezin izan du erabaki. Hala ere, lehen zatian Real Unionek izan du neurketako jabetzaren agintea. Etxekoen lehen hurbilketa 21.minutuan iritsi da; Real Unioneko jokalari bezala 100 neurketa betetzen zituen Mario Capeletek erdiratu eta Madrazoren jaurtiketa gurutzatua kanpora joan da. Jokaldi horri erantzuna eman nahian, Jakkalek Laredo aurreratzeko aukera izan du. Talde batek edo besteak hurbil zuen eguneko lehen gola eta etxekoak azkarrago ibili dira. Laredoren atzelarien akatsa Jorge Galanek baliatu du 1-0ekoa egiteko. Pozak gutxi iraun dio talde txuri-beltzari, 35.minutuan Vinateak ezker hegaletik jaurtitako falta-erdiraketa sarera bidali baitu.

Bi taldeak aldageletara berdinketaren emaitzarekin iritsiko zirela zirudienean, Mario capeletk, beste behin, eskuin hegaletik jokadi bikaina egin du eta honen erdiraketa Sergio Llamasek baliatu du 2-1ekoa egiteko.

Bigarren zatia oso lehiatua izan da, Laredok berdinketaren gola nahi zuen eta edonola Real Unionen joko kolektiboa oztopatzen saiatu da. Aukera gutxiko 45 minutu jokatu dute, edonork gola egin zezakeen eta 85.minutura arte partidua guztiz irekita mantendu da. Joko onena aurrera eramateko zailtasunak daudenean, kasta eta indarra atera behar da eta, hain zuzen ere, hori izan da gaurkoan Real Unionek egin duena. 85.minutuan ezker hegaletik Gorka Kijerak erdiraketa zoragarria egin du eta maisuki, buruz, Kun Temenuzkhovek 3-1ekoa egin du. Neurketaren ondarrean, 92.minutuan, Llamasi egindako penaltia Jorge Galanek gauzatu eta eguneko bigarrena egiteko baliatu du. Azkenean, 90 minutuak jokatuta, 4-1ekoa izan da azken emaitza.

Neurketako golak:

 

REAL UNION ROCAK GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU DENBORALDIA
Futbola

REAL UNION ROCAK GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU DENBORALDIA

Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz

Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO TALDEA IZATEN SEGITUKO DU
Futbola

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO TALDEA IZATEN SEGITUKO DU

Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea

Real Unionek denboraldiko...

FRAN JUSTO: “AZKEN SAIAKERA BAT GELDITZEN ZAIGU ETA DENA EMAN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “AZKEN SAIAKERA BAT GELDITZEN ZAIGU ETA DENA EMAN BEHAR DUGU”

Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia

Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...

REAL UNION ROCAK SAN MIGUELEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Futbola

REAL UNION ROCAK SAN MIGUELEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena

Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN

Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker

Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika