BOLADA ONAREN EGIAZTAPENA
Futbola

BOLADA ONAREN EGIAZTAPENA

Real Unionek 1-3 irabazi dio Santanderreko Racingi Campos de Sport El Sardineron eta laugarren sailkatu bezala bukatu du lehen itzulia.

Era hoberenean bukatu du Real Unionek lehen itzulia, garaipen sendo eta bolada onaren egiaztapenarekin. Santanderreko Racing txiki utzi du Aitor Zulaikaren taldeak eta 1-3 garaituta, Sanseren puntu berdinekin (4.nak 17 punturekin), igoera postuetatik oso gertu bukatu du lehen itzulia. Bertan behera geratutako neurketa zen hau, datorren asteburuan Ibaian Alaves B-ren aurka jokatuko dute.

Racingek garaipena behar zuen, entrenatzaile aldaketa zutenetik, Santanderreko taldeak ez du garaipenaren zaporea dastatu eta horretara irten dira berdegunera. Ordea, aurrean Real Union sendo bat izan dute hasieratik. Bilbao Athleticen neurketaren antzera, pertsonalitate handiko taldea ikustarazi dugu gaur. Lehen aukerak etxeko taldearentzat izan badira, lehen minutuetako aukera garbienak Aitor Zulaikaren taldeak izan ditu. 20.minutuan, Alvaro Bustosek, Racingeko erdilariak, baloia zutoinera bidali du, momentura arte, neurketako abagune argiena. Aukerak aukera, 36.minutuan Gexan Elosegik eguneko lehen gola gauzatu du eta 40.nean, Jon Madrazok denboraldiko lehen gola egin du lehen zatian Real Union 0-2 markagailuan aurretik jartzeko.

Bigarren zatian, Racingek markagailua iraultzeko asmoarekin irten da, baina asmoan bakarrik geratu da. Bigarren zatia hasi eta lehen minutuan, Racingeko Balboa aurrelariak penalti bidez markagailuan hurbiltzeko aukera izan du, baina bere jaurtiketa El Sardineroko bigarren anfiteatrora bidali duen. Gerozteik, Real Unionek oso ondo kudeatu du lehen zatian eskuratutako abantaila eta baloiaren jabetzaren bitartez, minutuak aurrera egin ahala, neurketa lokartu du. Aitor Zulaikak hasierako hamaikakoan aldaketa ugari egin dituen arren, Riverak eta Riverok osatutako erdigunea oso orekatuta aritu da eta aurrealdean, Galan, Viguera, Jon Madrazo eta Mario Capeletek oso mugimendu interesgarriak burutu dituzte. 75.minutuan Santanderreko Racingek aldea murriztu du, Omoiguik egin du etxekoen gol bakarra. Urduritasuna sartu ezean, Real Unionek nortasun handiarekin bere lana egiten jarraitu du eta 82.minutuan, Mario Capelete irundarraren golarekin neurketa guztiz erabakita utzi du.

SANTANDERREKO RACING-REAL UNION | LABURPENA

 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika