Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker
Real Unión Roca:...
14 Urt, 2019
ATHLETIC B: Jon Ander, Lekue, Gil, Yeray, Magdaleno, Sabin, Vesga, Bengoa (Markel Etxebarria, 83), Seguin (Jurgi, 60'), Jorge García (Salinas, 71'), Santamaría.
REAL UNION: Tena, Ibarbia, Aimar, Azkoiti, Morcillo, Rodellar, Eneko Romo, Silas (Goikoetxea, 79'), Juan Domínguez, Seguin (Mujika, 91'), Saizar (Ozkoidi, 69').
GOLAK: 0-1: Eneko Romo (14'). 0-2: Seguin (65'). 1-2: Merino (92').
Azken hilabeteko beheraldiarekin amaitu du Real Unionek. Lezaman irabazi du, Athletic Bren kontrako partida lehiatuan. Lehen zatian etxekoena izan da baloiaren jabetza. Filial zuri-gorria fin ibili da jokoan, eta arrisku handia sortu du, eskuin hegaletik batez ere. Gola, berriz, irundarrek lortu dute. Aitor Seguinek penaltia egin dio Ibarbiari, eta Eneko Romok hartu du baloia penalti jaurtiketarako. Lehenengoan atezainak gelditu dio, baina penaltia errepikatu arazi du epaileak, jokalari bizkaitarrak behar baino lehenago sartu direlako arean. Bigarrenean, kapitain nafarrak ez du hutsik egin. Hala ere, atsedenaldira arte nagusi izaten jarraitu du Athletic Bk. Bukaera aldera bi gol aukera argi izan ditu Merinok. Burukada ahula egin du lehenengoan, eta baloia langara bidali du bigarrenean. Larri ibili da Union, baina abantailarekin hartu du aldagelarako bidea.
Bigarren zatian norgehiagokaren jabetza eskuratu du Aitor Zulaikaren taldeak. Presio gogorrari esker, baloia berreskuratzen hasi da. Komeni zitzaion eremura eraman du jokoa. Moteldu eta nahastu egin du pixkanaka. 65.minutuan, bigarren gola sartu du Iker Seguinek, Juanen paseari jaurtiketa gogorrarekin erantzunez. Aurrerantzean, norgehiagokaren kontrol osoa irundarrena izan da. Baloia mugitu dute, jokatzeari uko egin gabe. Aldaketek mesede egin diote, gainera, kanpoko taldeari. Sabin Merinok neurketan zehar egindako lanaren saria jaso du luzapenean, burukada sarera bidalita. Hala ere, txuribeltzek baloia zelai erditik atera bezain laster, lehia bukatutzat eman du epaileak. Lezaman lortutako hiru puntuek erabat indarberritu dute Aitor Zulaikaren Real Union.
Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker
Real Unión Roca:...
Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola
Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...
Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan
Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...
Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra
CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...