BOLADA TXARRAK EZ DU ETENIK
Futbola

BOLADA TXARRAK EZ DU ETENIK

Beste berdinketa bat eta Real Unionek hiru puntuak lortu gabe jarraitzen du. Ia ahaztuta dute zale txuribeltzek Real Unionek ligan eskuratutako azken garaipena, izan ere, urrian kokatu behar dute burua Sanseren aurkako norgehiagokan.

Atzo baloiaren jabetza izan zuen eta aukera garbienak ere, baina beste behin garaipena lortu ezinean. Taldea primeran irten zen berdegunera, Eizmendi anaiek arazo asko sortu zioten Langreoko defentsari eta bi hauen aldetik iritsi ziren norgehiagokaren lehen aukerak. Hala ere, Langreok Dani Lopezen bitartez bere aukerak ere izan zituen Sequeirak defendatzen zuen atea urratzeko. Orduan hasi zen etxeko taldea askatasun gehiagorekin norgehiagokaren erritmoa eramaten. Behin eta berriz Real Unionen atera heltzen ziren eta Sequeirak lan eskerga izan zuen markagailuan 0-0ekoa mantentzeko. Baina 39.minutuan partiduak noranzko aldaketa izan zuen, izan ere, epaileak baloia Iñigo Zubiriren eskuan eman zuela adierazi zuen, hau da, penaltia Real Unionen alde. Mikel Orbegozok ez zuen barkatu eta 0-1ekoa eskuratu zuen eta emaitza honekin atsedenaldira iritsi zen.

Bigarren zatian ordea, Langreo berdinketa azkar lortzeko asmoarekin irten zen. Hegaletik iristen ziren asturiarrak eta Rikiren jaurtiketa baten aldaratzearen bitartez Allysonek baloia saretara aise bidali zuen.

Eizmendi anaiak izan ziren Real Unionen jokalaririk arriskutsuenak eta beasaindarren oinetatik iristen ziren aukerarik onenak. Jaurtiketa bana egin zuten, baina Langreoko atezaina ondo ibili zen baloiak geratzen. Baina norgehiagokaren 10 minutu faltan, etxeko taldeak garaipena lortzeko azken saiakerak egin zituen. Bi abagune izan zituzten, baina Sequeira ongi aritu zen baloiak gelditzen.

Markagailua ez zen berriro mugitu eta berdinketarekin bueltatu zen Irunera talde txuribeltzak. Real Unionek promozio postuak hiru puntuetara ditu, 14.postuan dago kokatuta 14 punturekin.

Txuribeltzen hurrengo norgehiagoka Sportin Bren aurka izango da, igandean 17:00etan Stadium Galen. Ea hurrengo asteko lerroek igandean bolada txar honi amaiera eman diotela adierazten duten. 

REAL UNION ROCAK GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU DENBORALDIA
Futbola

REAL UNION ROCAK GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU DENBORALDIA

Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz

Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO TALDEA IZATEN SEGITUKO DU
Futbola

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO TALDEA IZATEN SEGITUKO DU

Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea

Real Unionek denboraldiko...

FRAN JUSTO: “AZKEN SAIAKERA BAT GELDITZEN ZAIGU ETA DENA EMAN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “AZKEN SAIAKERA BAT GELDITZEN ZAIGU ETA DENA EMAN BEHAR DUGU”

Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia

Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...

REAL UNION ROCAK SAN MIGUELEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Futbola

REAL UNION ROCAK SAN MIGUELEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena

Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN

Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker

Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika