Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
15 Mar, 2021
Ilcapo Hondarribiak 25-32 menden hartu zuen Limpiresol Corazonistas taldea eta jada sei neurketatik bost garaipen eskuratu ditu.
Hiru aste zeramatzan Ilcapo Hondarribiak Euskadiko Senior Ligako neurketa jokatu gabe eta ez zuen gehiegi nabaritu. Aurreko neurketen antzera, aurrean izan zuten arerioa irabazi zuten eta sailkapeneko lidertzan bersendotu dira. Denboraldian jokoan jarri diren 12 puntuetatik 11 eskuratu ditu Aitor Etxaburuk zuzentzen duen taldeak eta argi utzi dute igoera lortzeko faboritoetako taldea dela.
Aurreko neurketetan ez bezala, Ilcapo Hondarribia oso serio eta norgehiagokan zentratua hasi zuen partidua. Atzeko aldean lan ederra eta taldko bi atezainek maila handia erakutsi zuten, 10 gol soilik jaso zituzten lehen zatian. Hala ere, lehen zatia nahiko estu joan zen, 10-12 iritsi ziren atsedenaldira Tao Gayren gol batekin, baina, alde hura izan zen ordura arteko nagusiena.
Bigarren zatia lehenean bezain kontzentratuta irten ziren kantxara eta lehen hamar minutuetan, bost goleko errenta lortu zuten. Eneko Furundarena eta Gorka Nieto, 6 eta 8 golekin, Ilcapo Hondarribiako jokalari nabarmenenak izan ziren. Gol errenta esanguratsua mantentze lanetan bikain moldatu zen Aitor Extabururen taldea, zazpi goletara handitu zuten aldea 25-32koa ezarri arte. Nahiz eta zazpi goleko garaipena erdietsi, Joseba Zabalak Corazonistas taldearen indarra goraipatu zuen: “Corazonistas talde gogorra dela erakutsi zuen eta gure maila onenean jolastera behartu gintuen”. Gainera, “igoera fasea jolasteko kanporaketak hasten direnerako prestaketa ona izan dela uste dut“, gehitu zuen.
Igoera faserako lehen arerioa, final-laurdenetan, Loiola Indautxu talde bilbotarra izango dute.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...