Bueltan da Real Union
Futbola

Bueltan da Real Union

REAL UNION: Txusta, Azkoiti, Aimar, Esnaola, Morcillo, Iriondo, Alonso (Martins, 75'), Mujika, Ozkoidi (Juan Domínguez, 61'), Eizmendi, Barrón (Romo, 77').

GUADALAJARA: Ferri, Hernández, Manzano, Rangel, Moyano, Rubio (Buyo, 72'), Marqués, Soria, Vega (Borja, 56'), Miguelez, Riki (Iglesias, 17').

GOLAK: 1-0: Aimar (10'). 2-0: Mujika (40'). 3-0: Juan Domínguez (90').

EPAILEA: Rodríguez García. Txartel horiak: Azkoiti, Alonso (Real Union); Marqués, Vega (Guadalajara).

Amaitu da Real Unionen bolada txarra. Lau jardunaldi eman dituzte txuribeltzek irabazi gabe, baina garaipen lasaigarria lortu dute 34. jardunaldian. Guadalajara menderatzeaz gainera, jokoa eta sentsazioak berreskuratu ditu Irungo taldeak. Min hartuta taldetik kanpo egon diren jokalariek utzitako hutsunea zenbatekoa izan den agerian gelditu da. Ozkoidik aire freskoa eman dio erasoari. Lehen gola, ordea, geldikako jokaldi batean heldu da. Alonsok luze atera du falta, Eizmendik areara erdiratu du berriro, eta Aimar Sagastibeltza agertu da, baloia buruz sarera bidaltzeko. Etxekoen konfiantza indartu du golak, ondo aritu baitira lehen zati osoan zehar. Maila handiko jokaldiak egin dituzte, eta gol aukera onak sortu. Behin baino gehiagotan izan dute gola gertu, baina 40.minutuan iritsi da azkenean. Mujikak borobildu du Eizmendik ezker hegaletik gidatutako kontraerasoa. Beste bi abagune argi izan ditu Barronek lehen zatia amaitu aurretik.

Hasiera bizia eman dio Unionek neurketaren bigarren erdiari. Ozkoidik, Eizmendik eta Barronek aukera bana eduki dute, lehenengoak berdegunea utzi aurretik. Erritmo falta nabaritu du Ozkoidik, bikietako gainkargarekin amaitu baita bere parte hartzea. Juan Dominguezek ordezkatu du, denbora luzez futbol zelaietatik kanpo egon ondoren. Osatu berriak ziren hiru jokalariak sartu ditu Aitor Zulaika entrenatzaileak, Martinsek ordezkatu baitu Alonso. Gogoz itzuli da Juan, eta bi gol aukera argi izan ditu. Hirugarrenean ez du hutsik egin, Morcillok pasea area barruan egin dionean. Hirugarren golak txuribeltzen garaipena bermatu du, eta hiru puntuek, play off-erako sailkapena bideratu. Lau jardunaldi gelditzen dira, eta Real Unionen esku dago txartela lortzea. Lau puntuko abantaila du bosgarren sailkatuarekiko. Edonola ere, taldeak berreskuratu duen maila izan da Guadalajararen kontrako neurketako berririk onena.

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika