BUKATU DA BIDASOAREN DENBORALDIA
Eskubaloia

BUKATU DA BIDASOAREN DENBORALDIA

Espero baino lehenago, Bidasoak agur esan dio aurtengo denboraldiari. Asobal Kopako final erdietan, etxean jokatzen zuen Liberbank Cantabria BM Sinfinen aurka 33-28 galdu zuen talde irundarrak.

Denboraldi agurra hotza izan zuen Bidasoak. Santanderreko Kirol Jauregian historian bederatzigarrenez Asobal Kopako txapelketan parte hartu zuen, baina azken bi partehartzeetan ez bezala, oraingo honetan ezin izan zuen finalerako sailkatu. Etxeko taldearen aurka aritu zen, Liberbank Cantabria BM Sinfinen aurka, txapelketako arerio xumeenaren aurka, baina xumea krudel bihurtu zen. Ernesto Sanchezen atepeko lanak, Nicolas Zungri eta Vladyslav Ostroushkoren jaurtiketak eta Nacho Valles eta Jose Manuel Herrero Lonen konexioa geldiezinak izan ziren.

Iker Serrano kapitainak eginiko lehen golari azkar erantzun zion BM Sinfinek. Erreskan 4 gol egin zituen eta zazpigarren minuturako Jacobo Cuetarak neurketako lehen hutsartea eskatzera ikusi zuen bere burua. Aldea murriztu beharrean, handitu egin zen. Nacho Vallesen zuzendaritza lana bikaina izan zen eta 7-2 eta 8-3 aldendu zuten markagailua. Lehen zatiaren erdialdean iritsi zen Bidasoaren erreakzioa, talde irundarra aldea murrizten joan zen eta atsedenaldira 13-11 markagailu txukunarekin joan ziren bi taldeak.

Harmailatan laguntza ederra izan zuen Bidasoak. Gipuzkoatik 150 zalek ‘La Ballena’ kiroldegian norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera izan zuten. Taldea inoiz ez bezala hauspotu zuten, baina laguntza hori ere ez zen nahikoa izan etxekoen indarra gelditzeko. Lehen zatiaren antzera, oldarkor irten zen BM Sinfín, 13-11 markagailutik, 3-0eko partziala baliatu zuten aldea bost goletara bidali eta markagiluan 16-11 ezartzeko. Gogotik eta hainbat eratan saiatu zen Bidasoa markagailua iraultzen, baina atzo saiakera guztiak amaiera berdina zuten. Ernesto Sanchez atezainak 16 gelditu egin zituen neurketan zehar, denboraldiko neurketa jokatu zuen atezain madrildarrak eta guztiz zapuztu zituen Bidasoaren aukerak. Aurrean, Zungirk, Ostroushkok eta Blazquezek Ledoren ate aurrean asmatu zuten, hiruren artean kantabriarren gol kopuru erdia erdietsi zituzten. Gauzak horrela eta pena handiarekin, final erdia 33-28 Liberbank Cantabria Sinfinen alde bukatu zen.

Nahiz eta Asobal Kopako agurra espero ez bezalako izan zen, ezin du Bidasoak egin duen denboraldia beltzutu. Hirugarrenez historain Sacyr Asobal Ligako txapeldunorde bilkatu da eta, beste behin, Europan barrena lehiatzeko txartela eskuratu du. Orain, oporrak hartu eta indaberritzeko unea iritsi zaie Bidasoako jokalariei.

Iker Serrano, Adrian Crowley, Sergio de la Salud eta Nicolas Bonannoren azken neurketa izan zen atzoakoa. Kirol arloan, ez zuten ametsetako agurra izan; arlo sozialean, aldiz, pasaden astelehenean klubak antolatutako ekitaldiak merezi zuten agur beroa jaso zuten.

Fitxa teknikoa: 

33 - Liberbank Cantabria Sinfín (13+20): Sánchez (gol 1), Muñiz, Alberto Pla (3), Blázquez (6), Ostroushko (4), Zungri (7), Valles (4, 1 p.); Elcio, Rubio, Postigo, Luis Pla, Alonso, Basualdo, Castro (1), Herrero Lon (5).

28 - Bidasoa Irun (11+17): Sierra, Cavero (5, 2 p.), Crowley, Serrano (1), Salinas (5), De la Salud (2), Azkue (6); Ledo (1), Racotea (2), Zabala (3), Aginagalde (2), Tesoriere (1), Da Silva, Bonanno. 

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika