Bukatu da Real Unionen ametsa
Futbola

Bukatu da Real Unionen ametsa

UCAM: Escalona, Tekio, Fran Pérez, Robles, Góngora, César Remón, Chavero, Manolo, Hugo Díaz (Javi Gómez, 64'), Bello (Víctor, 86') eta Nono (Juanto, 53).

REAL UNION: Otermin, Urkizu (Esnaola, 46'), Aimar, Azkoiti, Morcillo, Rodellar, Silas, Romo, Juan Domínguez, Seguin (Mikel Alonso, 46') eta Goikoetxea (Galán, 82').

GOLA: 1-0: Javi Gómez (105').

EPAILEA: Pérez Muley. Txartel horiak: Remón, Fran Pérez, Chavero,Robles (UCAM); Rodellar, Morcillo (Real Union). Txartel gorriak: Silas, Aitor Zulaika (Real Union).

Murtziako Condominan amaitu da Real Unionen ibilbidea, 2014/2015 denboraldiari dagokionez. Play off-etik kanpo utzi du UCAM Murciak, lehen kanporaketako itzuliko norgehiagoka irabazi ondoren. Luzapenera eraman behar izan du partida etxeko taldeak, eta 105.minutura arte, ez du Oterminen atea zulatzea lortu. Nagusi izan da UCAM, baloiaren jabetzan eta jokoan. Talde indartsua dela erakutsi du kanporaketa osoan zehar. Baina aurkari lehiakorra eta deserosoa izan da Union. Azken minutura arte izan du hurrengo txandara igarotzeko aukera.

Oldarkor irten da UCAM, golaren bila. Hugo Díazek langara bidali du baloia 3.minutuan, Oterminek laztandu ondoren. Estutzen jarraitu du etxeko taldeak, eta bi penalti eskatu dituzte zaleek. Chavero eta Díaz jaurtiketekin saiatu dira berriro, arrakastarik gabe. Aurkariaren saiakerei eusten ari zen Real Union. Atsedenaldira husnakoarekin iristea urrats handia izan zitekeen. Baina 43.minutuan, norgehiagoka are gehiago desorekatu da. Silasek aurkari bati egindako agresioa ikusi du marrazainak, eta epaileak txartel gorria erakutsi dio txuribeltzari. Hamar jokalarirekin utzi du Real Union, atsedenaldiaren atarian.

Amaierara arte lehiatu du Real Unionek

Bigarren zatia hasterako, behartutako aldaketak egin ditu Aitor Zulaikak. Esnaola eta Mikel Alonso zelairatu ditu, Urkizuren eta Seguinen ordez. Argi gelditu da asmoa. Husnakoari eusten jarraitzea, isolatutako jokaldi batean gola lortzeko itxaropenez. Aldaketek sendotasuna eman diote Real Unioni. Gero eta erosoago moldatzen hasi da, aurkariak jokalari bat gehiago eduki arren. Dena den, gol aukerarik ez du sortu, ezta Jorge Galán zelaian sartu denean ere. Hutsean amaitu dira arauzko 90 minutuak, eta ordu erdiko luzapenerako prestatu dira jokalariak. Ondo hasi du Real Unionek, nekearen zantzuak agerikoak ziren arren.

Luzapeneko lehen zatia amaitzear zenean sartu du UCAMek kanporaketako gol bakarra. Oterminek huts egin du airetik zetorren baloiaren bila irteterakoan, eta Javi Gomezek buruz sarera bidali du baloia. Bigarren zatian joko gutxi izan da Condominan. Denbora galtzeko eta jokoa oztopatzeko trikimailuak erabili ditu etxeko taldeak. Aitor Zulaika entrenatzaileak txartel gorria ikusi du, protesta egiteko zelaian sartu denean. Ia dena kontran izan duen arren, kanporaketa gainditzeko zorian egon da Union. Eneko Romok pase bikaina egin dio Galani. Aurrelariak lasterka hartu du aterako bidea, baina beranduegi egin du jaurtiketa, eta atzelariak ozta-ozta urrundu du baloia. Igoera fasetik kanpo gelditu da Real Union. Hala ere, txalotzeko moduko denboraldia egin du klubaren mendeurrenaren urtean.

 

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO
Futbola

REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO

Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte

Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA
Futbola

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA

Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak

Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika