19 Urt, 2018 real union, irun, futbola, bigarren b maila
IZARRA: Iricibar, Eguaras, Maestresalas, Casado, Cacho; Cisneros, Hinojosa (Briñol, 69'), Bruno, Sola (Javi Martínez, 78'), Arnau (Manny, 84') , Laborda.
REAL UNION: Otaño; Estrada, Sagastibeltza, Esnaola, Gayoso; Senar, Eizmendi (Ekhi, 82'), Alonso (Llamas, 69'), Capelete (Letamendia, 62'), Domínguez, Galán.
GOLAK: 1-0: Hinojosa (37'). 2-0: Hinojosa (60').
EPAILEA: Carrero Romera. Txartel horiak: Maestresalas (Izarra); Eneko Eizmendi, Ekhi (Real Union).
Entrenatzaile aldaketaren ondoren ere, Real Unionek ez du irabazteko modua topatzen. Hamabi jardunaldi daramatza jada garaipenik lortu gabe. Igandean Lizarran galdu du, Izarra aurkari zuzenaren etxean. Talde nafarra gehiago izan da Merkatondoako belar artifizialean. Lehen gola 37.minutuan lortu du, Hinojosak Brunoren erdiratzea sarera bidali duenean. 43.ean langan jo du Solaren erremateak, baina 1-0eko emaitzarekin iritsi da atsedenaldia.
Bigarren zatiaren hasieran lehiakorragoa izan da talde txuribeltza. Ordu laurden iraun du, hala ere, erreakzioak. Izan ere, Hinojosak berak bigarrena sartu du, aldaratze bat baliatuta. Hirugarren gola gertu eduki du etxeko taldeak, behin baino gehiagotan. Aldaketekin, Unionek hobera egin du, baina Izarrak sendotasuna erakutsi du abantailaren defentsan. Jaitsiera promozio postuan dago Real Union, azken porrotaren ondoren. Nabarmentzekoa da Eneko Eizmendik hasieratik jokatu duela Lizarran, taldera heldu berria bada ere.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...