Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
16 Abe, 2015
BIDASOA: Zubiria, Cavero, Vazquez (3), Cristian (4), Beltza, Portero (1), Azkue (5). Dejanovic, Crowley (8), Villar (2), Mouriño (1), Davidovic (5), Gomez (1), Rincón.
ANAITASUNA: Lorger, Gastón (5), Costoya (7), Del Valle, Goñi (4), Ugarte, Castro (1). Hernández, Bazán (1), Garza, Etxeberria, Nadoveza (5), Chocarro (2), Hinestrosa, Fernándes (6).
MARKAGAILUA: 3-2, 5-5, 8-7, 10-10, 13-13, 16-15 (atsedenaldia); 18-17, 21-19, 24-22, 25-26, 27-28, 30-31.
Errege Kopatik kanpo gelditu da Bidasoa-Irun, Iruñeko Anaitasunaren aurka Artalekun galdu ondoren. Irundarrek Valladolid liderraren etxean jokatuko dute larunbatean ligan, eta neurketa horren garrantziak eragina izan du kopako final zortzirenetako kanporaketan. Fernando Boleak min hartutako jokalariak gorde ditu, eta filialeko David Rinconi eta Iñigo Gomezi eman die jokatzeko aukera. Gainerako jokalarien artean ere aldaketa dezente egin du, indarrak erreserbatze aldera. Hala ere, Anaitasunari aurre egin eta norgehiagoka ona jokatu du Bidasoak. Aurrean Asobaleko arerioa izanagatik, hazi egin dira etxekoak. Gogor hasi dira, 5-1eko defentsarekin, eta bi goleko abantaila lortu dute laugarren minuturako (3-1).
Pixkanaka, lehen minutuetako presioa gainditzea lortu du Anaitasunak, eta indarrak orekatu egin dira. Hogeigarren eta hogeita bosgarren minutuetan, markagailuak berdinketak irudikatu ditu. Bidasoak abantaila hartu du atsedenaldiaren aurretik, Iñigo Gomez filialeko jokalariak eskuin hegaletik sartutako golari esker (16-15). Bigarren zatian indartsu irten da talde nafarra, eta buelta eman dio markagailuari (16-17). Ondoren, irundarren momenturik onena heldu da. Erasoan fin ibili dira, eta aurkariak penaltiak eginez gelditu behar izan ditu. Crowley espezialistak ez du hutsik egin, eta bi gol sartu ditu zazpi metroko lerrotik. Azkuek borobildu du segida, kontraerasoan. 23-20koa sartu du, 43.minutuan.
Hala ere, laster galdu du Bidasoak abantaila. Jokalari bat gutxiagorekin aritu behar izan du hurrengo minutuetan, eta Anaitasunak ez du aukera alferrik galdu. 24-25koa sartu du 48.ean. Etxekoek ez dute amore eman, eta beste lau aldiz berdindu dute markagailua. Baina 58.minutuan, Bidasoaren eraso batean baloia lapurtu eta bi goleko aldea lortu du Anaitasunak (28-30). Defentsa irekita azken ahalegina egiten saiatu da Bidasoa, baina ezin izan du porrota ekidin. Bost jokalarirekin egin ditu, gainera, azken jokaldiak, Cristian Martinez kanporatu baitu epaileak 59.minutuan. Anaitasunak egin du aurrera Errege Kopan, eta final laurdenetan egongo da. Bidasoak, berriz, Ohorezko B Mailako ligan jarriko du arreta, Asobal Ligara bueltatzea helburu.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...