CALAHORRAK REAL UNION MENDERATU ZUEN STADIUM GALEN
Futbola

CALAHORRAK REAL UNION MENDERATU ZUEN STADIUM GALEN

Atzo eguerdian jokatutako partidan Real Unionek 0-2 galdu zuen Calahorra taldearen aurrean

Real Unionek atzo Stadium Galen jaso zuen Calahorra, denboraldiko 26. jardunaldia jokatzeko asmoarekin. Etxekoek ez zuten neurketa bere alde izan eta azkenean, 0-2ko markagailuarekin galdu egin zuten errioxarren aurrean. Honekin, sailkapeneko seigarren postuan kokatu dira txuribeltzak, 43 punturekin guztira.

Neurketa hasi eta segidan eskuratu zuen Calahorrako taldeak lehen gola. 16. minutuan, hain zuzen ere, Aguadok buruz sartu zuen baloia sarera eta 0-1ekoa jarri zuen markagailuan. Hamar minutu beranduago, Real Unionen abagunea iritsi zen, Gexan Elosegik egindako erdiraketa Nacho Sanchez saiatu baitzen buruz errematatzen, baina ez zuen asmatu. 33. minutuan berriz, aurkariek bigarren gola lortu zuten, oraingoan Alex Ariasek sartutakoa. Horrela, bi taldeek 0-2koarekin eman zioten hasiera atsedenaldiari.

Bigarren zatian, etxeko taldeak hiru aukera garbi izan zituen, baina hauetan ere ez zuen zorterik izan. Gainera, Calahorrak defentsa lan ona egin zuen, batez ere, Iricibar atezainak egin zuen geldiketekin eta horrek ere ahalbidetu zuen aurkariek markagailua bere alde mantentzea. Horrela, 90. minutua iritsi zen eta Real Unionek ezin izan zituen hiru puntuak Galen utzi.

Aitor Zulaikak neurketaren ondoren aipatu zuen moduan, “Calahorrak irabazten jakin du, batez ere 0-2koarekin jarri denen. Ordu arte, guk oparitu ditugu bi gol horiek. Gaurko kasuan, beraien meritua baino, gure demeritua da gehiago. Hortik aurrera, Calahorrak jolastu du, eroso egon da eta guk, erremate falta horrekin, partiduan sartzeko aukera galdu dugu”.

Irazusta atezain txuribeltzak ere aurkariaren lana goraipatu zuen: “Beraiei partidu plana perfektu atera zaie. Guri baloiarekin pisua eramaten utzi digute, eta jokaldi batean gola sartzera etorri eta asmatu dute. Oso ondo kudeatu dute errenta hori. Guk aukerak egin ditugu, baina beraien atezaina izan da partiduko onena”. Gainera, Real Unionek hobetu beharreko zenbait mugimendu dituela ere aipatu zuen: “Hobetu behar dugu, baloi geldi jokaldietan eta partidu sarreretan. Pausu bat eman behar dugu alor horietan”.

Azkenik, Real Unioneko jokalari ohi Jon Madrazo pozik azaldu zen bere taldeak lortutako garaipenarekin, nahiz eta “oso partidu gogorra” jokatu zutela ere onartu zuen. “Bagenekien baloiaren kontrol gehiago izango zutela, baina gero jokaldi pare batean gola sartu dugu. Guretzat 40 puntu izatea izugarria da eta pozik gaude”, amaitu zuen.

(Argazkia: Fernando Vergara)

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika