Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
11 Ots, 2023
Azken hiru segunduetan sartutako golak jardunaldiko bi puntuak irabaztea ahalbidetu zion etxeko taldeari
Bidasoak Cangas bisitatu zuen atzo Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzuliko neurketa jokatzeko. Aitzinetik egon zen Jacobo Cuetararen taldea partidu ia guztian zehar, baina azken hiru segunduetan etxekoek sartutako golak markagailua irauli eta euren alde jarri zuen norgehiagoka. Azkenean, jardunaldiko bi puntuak Galizian geratu ziren.
Indarrez kantxaratu ziren atzo gauean Jacobo Cuetararen mutilak. Rodrigo Salinasek eta Matheus Francisco da Silvak sartutako golei esker, eta Mehdi Harbaouik gelditutako jaurtiketaren ondotik, Bidasoa aitzinetik jarri zen markagailuan. Lehen bost minutuak pasatuta, 2-6ko emaitza zuen bere alde. Hala ere, Cangasek berehala erantzun zuen eta 5-1eko partziala egin zuen, neurketa irauliz. Bidasotarren entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen orduan eta berriz ere taldea nagusitzea lortu zuen (11-12, 21. minutuan). Lehen zatiko azken minutuetan, gainera, talde irundarrak bere errenta zabaldu eta 13-16koarekin iritsi zen atsedenaldira.
Bigarren zati bide beretik hasi da. Bidasotarrak lau goleko abantaila lortu zuten lehen minutuetan eta eroso sentitzen hasi ziren berriz ere. Etxekoek aldiz, ez zituzten gauzak erraztu eta berriz ere gogor erantzun zuten. Nahiz eta aurkariak aldea erdira murriztu (18-20, 40. minutuan), Bidasoak bere nagusitasuna mantentzen jakin zuen. Hala ere, hurrengo jokaldietan bi jokalari galdu zituzten hauek bi minutuko zigorrengatik, eta hori aprobetxatuta, markagailua irauli zuen Cangasek (24-23, 50. minutuan). Partiduaren azken minutuetan berdinduta egon ziren bi taldeak, baina azken hiru segunduetan etxekoek gola sartu eta euren alde jarri zuten emaitza, 27-26koarekin.
Bi porrot jarraian jasota, Bidasoak datorren asteartean (otsailak 14) jokatuko du EHFko Multzo Faseko hurrengo norgehiagoka. Oraingoan, Artalekun jaso beharko du Füsche Berlin taldea, 20:45ean. Plenitude ASOBAL Ligari berriz, heldu den ortziralean (otsailak 17) ekinen dio, Artalekun baita ere, Batcho Torrelavegaren kontra 21:30ean.
(Argazkia: Raul Fonseca)
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...