CARLOS BRAVOK IRABAZI DU III. BIDASOA DEPORTES SARIA
Futbola

CARLOS BRAVOK IRABAZI DU III. BIDASOA DEPORTES SARIA

Goleatzaile nagusia omentzen duen saria da eta Carlos Bravo madrildarrak irabazi du aurtengo edizioan

III. Bidasoa Deportes Saria banatu da aurten ere, goleatzaile nagusiari ematen zaiona, eta Carlos Bravok irabazi du. Jokalari madrildarra Sergio Llamasekin goletara berdinduta zegoen, baina koefiziente hobea izanda, berak eraman du saria azkenean.

Carlos Bravok zazpi gol sartu ditu guztira denboraldi honetan zehar, Sergio Llamasek bezain beste. Hala ere, koefiziente hobea izanda, hau da, gol hauek partida gutxiago eta minutu gutxiago jokatuta sartuta, bera izan da sariaren irabazlea. Sailkapenean, hauen azpitik, Mikel Pradera eta Nacho Sanchez daude 5 golekin, Quique Rivero eta Alain Oyarzun 4 golekin, Mario Capelete eta Kun Temenuzhkov 3 golekin, Gorka Kijera eta Alejandro Barbudo 2 golekin eta Gexan Elosegi, Ivan Perez, Jagoba Beobide eta Anatz Elizondo gol bakarrarekin.

Sariak 38 partida ofizial kontuan hartu ditu, Lehen RFEF Footterseko I. Multzoko 37 jardunaldi eta Palentzian jokatutako Errege Kopako partida.

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika