08 Urr, 2017
REAL UNION: Otaño; Estrada, Ekhi, Esnaola, Gayoso; El Haddadi (Capelete, 63'), Martins, Mikel Alonso (Rodellar, 72'), Juan Domínguez; Galán, Orbegozo (Sergio Llamas, 80').
CAUDAL: Rabanillo; Cristian, Catú, Calahorro (Bonaque, 46'), Invernón, Adrián Llano, Richard, Iker Alegre, Borja Prieto (Borja Navarro, 62'), Thaylor (Camochu, 76'), Javi Sánchez.
GOLAK: 1-0: Juan Dominguez (41'). 2-0: Orbegozo (75').
EPAILEA: Irurtzun Artola. Txartel horiak: Galán (Real Union); Borja Prieto, Calahorro, Iker Alegre (Caudal).
Eroso jarraitzen du Real Unionek Stadium Galen, bertan jokoan eduki dituen puntu guztiak bildu baititu. Asturiasko Caudal taldearen kontra irabazi du zortzigarren jardunaldian, eta hamasei punturekin, sailkapeneko bosgarren tokiari eutsi dio. Emaitza onak dira, zalantzarik gabe. Baina taldearen jokoak, orain arte, ez ditu zaleak asebetetzen.
Neurketa motela izan da, berriro, Galekoa. Baloiaren jabetza eduki dute txuribeltzek, baina ez dira erasoan gehiegi nabarmendu. Aurrealdeko bikoteak, Galanek eta Orbegozok eduki dituzte abagune onenak, lehen zatian. Atsedenaldiaren atarian, gol ederra sartu du Juan Domínguezek, jaurtiketa indartsu batekin. Kolpe handia izan da Caudalentzat, ordura arte gehiegi sufritu ez badu ere, desabantaila zuelako markagailuan.
Bigarren zatian, berdinketaren bila aurrera pausoa ematea kosta zaio Caudali. Egin duenean, ordea, oso gertu eduki du gola, Thaylor Lubanzadiok langara egindako jaurtiketarekin. Ia segidan, berriz, Mikel Orbegozok norgehiagoka erabaki du. Caudalek behera egin du berriro, eta hiru puntuak Stadium Galen gelditu dira.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...