34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
02 Aza, 2021
Irundarrek Puente Genilen aurka irabazi zuten larunbatean, markagailua 29-36 utziz
C.D. Bidasoak hitzordu zaila zuen asteburu honetan Liga Sacyr Asobalen barruan, baino irundarrek lan ona egitea lortu zuten eta arrakastarekin amaitu zuten jardunaldia, Puente Genilekoak mendean hartuta. Lehendabiziko zatitik Bidasoa puntuak lortzen hasi zen eta 13. minuturako, lau puntuko aldea zegoen bi taldeen artean, markagailua irundarren aldera jotzen zuelarik. Jon Azkue eta Kauldi Odriozola izan ziren protagonistak zati honetan eta hiruna gol sartu zituzten defensa lan ikaragarriarekin.
Puente Genilekoak jarrera aldatu beharrean zeuden eta hori lortzeko lanetan hasi ziren. Horrela, partiduaren 20. minutuan bi taldeen artean puntu bakar bateko aldea (10-11) izatea erdietsi zuten. Hala ere, irundarrak ez ziren lasaitu eta Ander Ugarteren beste bi golei esker, partiduaren atsedenaldira lau puntuko aldearekin ailegatu ziren berriro ere (15-19).
Bigarren zatian, Bidasoak primerako lana egin zuen eta lehendabiziko 10 minutuetan partidua erabakita zegoen, sei puntuko aldea edukitzea lortu baitzuen. Jardunaldia Kauldi Odriozolak sartutako golarekin amaitu zen. Irundarrek defentsa lan izugarria egin zuten jardunaldi guztian zehar, baita eraso erabakigarriak ere. Honi esker, oso garrantzitsuak diren bi puntu lortu zituen Bidasoak Liga Sacyr Asobalen, aurreikusita zegoen moduan, etsai gogor baten aurka.
Asteburu honetan, Ligak etenaldia egingo du beraz, Bidasoaren hurrengo hitzordua azaroaren 10ean izango da, Artalekun Incarlopsa Cuenca taldearen aurka.
(Argazkia: Estefanía Hernández)
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...